Mutriku
Mutrikuko Udalak merkatu plazako hiru salmenta-postu finko lizitatuko dituMutriku
Mutrikuko Udalak merkatu plazako hiru salmenta-postu finko lizitatuko dituA. MARIEZKURRENA
Mutriku.
Jueves, 8 de agosto 2024, 21:21
Mutrikuko Udalak Merkatu Plaza eraberritzeko lanetan ari da. ei hilabeteko lanen ondoren, laster inauguratuko da espazio berria.
Publicidad
Merkatuaren erreforma 'Mutrikuko Merkatu Plaza: Merkatu Plaza eta Mutrikuko Hirigune Historikoaren Ekosistema Komertziala biziberritzea' ekimenaren parte da. Ekimen hori Next Generation EU funtsek finantzatzen dute, ICT/949/2021 Aginduak (ICT/565/2022 Aginduak eta ICT/99/2023 Aginduak aldatua) finantzatuta. Ahalegin hori 13. osagaiaren barruan kokatzen da (ETEak bultzatzea), gure herriko merkataritza-sarea indartzeko eta bultzatzeko helburuarekin.
Merkatu Plazak sei postu finko izango ditu guztira, bakoitza 22 m²-koa. Gaur egun, Itxasne fruta-dendak, Perras arrandegiak eta Iratxe lora-dendak betetzen dituzte postu horietako hiru, eta gune berrituan produktuak eskaintzen jarraituko dute.
Hiru postu libreei dagokienean, aste honetan, abuztuaren 5ean, iragarki bat argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, postuen esleipenerako baldintzak argitaratuaz. Hiru dira esleituko diren postuak. Hauene zaugarriak honako hauek dira: 6. postua: azalera erabilgarria: 22,21 m2; 5. postua: azalera erabilgarria: 22,47 m2 eta 3. postua: azalera erabilgarria: 22,02 m2.
Udaletik aditzera eman dutenez «10 urtetarako esleituko da eta beste 10 urtetara luzatzeko aukera izango du emakidunak.
Lizitaziorako oinarrizko kanona 600 eurokoa izango da. Lizitatzaileek oinarrizko prezio horiek hobetu ditzakete egindako eskaintzan. Emakidaren kanonaz gain, emakidadunak jabari publikoko ondarearen erabilera pribatiboagatiko tasa ordaindu beharko du. Tasa hori urtero eguneratzen da eta 2024 urtekoa 3,43 euro/m2-ko izan da.
Publicidad
Itzultzeko bermea jarri beharko du esleipendunak, kontratua sinatu baina lehen. Bermea 2.000 eurokoa izango da.
Kontratu hau esleitzeko orduan honako alderdiak balioetsiko dira: Proposamen ekonomikoa 20 puntu; aurkeztutako proiektua 45 puntu eta lizitatzailearen egoera soziala, familiakoa, ekonomikoa; lanekoa 20 puntu;langabezia egoera 5 puntu; eskatzailearen kargura dauden senide edo seme-alaba menpe-koak, familiako karga, seme- alabak bere kargura, horiek langabezian (dagozkien agiriekin frogatu beharko da elkarbizitza eta dependentzia) 5 puntu; emakumea izatea 5 puntu; lizitatzailea edo bere menpeko senide bat gizarte bazterkeriak eragindako multzo batekoa izatea: luzeko langabetuak, 45 urtetik gorakoak, gazte langabetuak, desgaitasuna 5 puntu; enplegua sortzea eta autoenpleguaren sustapena 10 puntu eta ingurumen- eta iraunkortasun-irizpideak 5 puntu.
Indarrean dagoen ordenantzaren arabera, honako salmenta postu motak jarri daitezke Mutrikuko Merkatu plazan: arrandegi-itsaskitegia; Harategi-urdaitegia; Frutadenda-barazkidenda; okindegi-gozotegia eta/edo kafetegia; loredenda edo goiko jarduera hauekin bateragarriak izan daitezkeen beste erabilera batzuk direnak.
Publicidad
Mutrikuko erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu daitezke eskabideak. Eskabideak aurkezteko epea, abuztuaren 20an amaitzen da. Merkatu Plaza ordenantza baten bidez arautzen da. Indarrean dagoen ordenantza 2014ko urtarrilaren 10ean argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Informazio guztia www.mutriku.eus web gunean ikus daiteke, 'kontratatzaile profila' atalaren barruan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.