Borrar

Mutriku

'Nikolasa Agirrezabalagaren kalbarioa' ezagutu ahalko da gaur kultur etxean

J. L.

mutriku.

Martes, 3 de diciembre 2024, 18:55

Mutriku eta inguruko memoria historikoa berreskuratzeko lan egiten duen Saturraran elkarteak antolatuta, 'Nikolasa Agirrezabalagaren kalbarioa' izeneko hitzaldia egongo da gaur (19:00etan) Zabiel kultur etxean.

Hitzaldi honetan Nikolasa Agirrezabalaga Amutxastegi mutrikuar gaztearen historia gogorra ezagutzeko aukera izango da. Izan ere, Nikolasak 23 urte besterik ez zituen 1937an Zaragozan fusilatu zutenean, epaiketan heriotza zigorra ezarri ostean.

Agirrezabalaga mutrikuarra zen baina Donostian atxilotu zuten, eta Zaragozan epaitu. Epaiketa hartan heriotza zigorra ezarri zioten eta 1937ko abenduaren 13an fusilatu zuten, Zaragozako Torrero hilerriko hormaren kontra.

Herritarrek eskatuta

Arratsalderarako antolatutako ekitaldian Saturraran elkarteko kidea den Arantza Ugarte arituko da hizlari lanetan.

Arantzak berak jakinarazi duenez, herritarrek eskatuta kontatuko du berriro ere Nikolasa Agirrezabalaga mutrikuar gazteak bizi izan zuen kalbarioa.

Hizlariak esandakoari eutsiz, «hitzaldi hau azaroan herrian ospatu zen Oroimen Astearen baitan eskaini genuen baina aretoa jendez gainezka egon zen eta mutrikuar asko geratu ziren Nikolasaren historia ezagutzeko gogokin; horregatik errepikatuko dugu».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Nikolasa Agirrezabalagaren kalbarioa' ezagutu ahalko da gaur kultur etxean