Unaxek, Jonek, Eritzek eta Unaiek osatzen dute Obego taldea. MRK

Mutriku

Obego taldeak 'crowdfunding' kanpaina abiatu du bere lehen diskoa kaleratu ahal izateko

Mutrikuko lau gaztek osatzen duten taldeak 6.000 euro lortu behar ditu eta herritarrek hilaren 25era arte egin ditzakete ekarpenak

Jabi Leon

Mutriku

Jueves, 13 de junio 2024, 20:30

Mutrikun betidanik izan dira musikari eta musika talde onak eta gaur egun ere badira herrian musikaren munduan bidea egiteko lanean ari diren hainbat talde. Horietako bat Unax, Jon, Eritz eta Unai gazteek osatzen dute eta dagoeneko bere aurreneko diskoa kaleratzeko prozesuan murgilduta dagoen Obego osatzen ... dute.

Publicidad

Talde honetako kideak ilusio handiz ari dira beren lehen diska argitaratzeko lanean baina ezarritako helburua lortzeak koste bat dauka. Diska grabatzeko taldeak 6.000 euro behar ditu eta diru hori lortzeko 'crowdfunding' (finantziazio kolektiboa) kanpaina abiatu du.

Dirua biltzeko kanpainak arrakasta izateko taldeak gutxienez 4.000 euro jaso behar ditu herritarren ekarpenekin. Dagoeneko ia 2.400 euro biltzea lortu du baina kanpaina hilaren 25ean amai-tzen denez, Mutriku Rock Kolektiboko partaide den Obego taldeak herritarren eta musikazaleen laguntza eskatu du.

Hala, Mutrikuko gazteen proiektua aurrera eraman ahal izateko laguntzeko prest dauden guztiek egoki ikusten duten ekarpena egin dezakete www.itsulapikoa.eus plataformaren bitartez.

Obego 2021. urtean sortu zen Mutrikun eta taldeko lagunek azaldu dutenez «rock alternatiboan, edota stoner-rock musikan mugitzen gara». Taldeak kaleratu nahi duen lehen diska hiru urtez burututako lanaren emaitza izango da: «11 abesti izango ditu, denak euskaraz abestuak», nabarmentzen dute.

Publicidad

Grabaketa prozesua (ekoizpena, nahasketa...) AME estudioetan egingo dute, zeregin horretan eskarmentu handia duen Axular Arizmendiren gidaritzapean.

Edonola ere, taldeari lagun-tzeko diru ekarpenen bat egiten duten guztiek opariren bat jasoko dute eskertza gisa (10 euro ipinita disko berriaren kamiseta edo CDa, 20 eurokin kamiseta eta CDa, 30 eurokin CDa eta jertsea, 40 eurokin 'viniloa', 50 eurokin kamiseta eta 'viniloa'...)

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad