Mutriku
Pello Ulaziaren eskulturaren eskua bueltatu du jaietan eraman zuenakSecciones
Servicios
Destacamos
Mutriku
Pello Ulaziaren eskulturaren eskua bueltatu du jaietan eraman zuenakA. M.
Mutriku.
Jueves, 25 de julio 2024, 19:39
Malen jaietan ekitaldi ugari egon dira Mutrikun, baina jendea primeran pasatzeaz gain beste gauza batzuetarako denbora izan du. Esaterako, Pello Ulaziak Goiko plazako parkean jarritako eskultura 'lapurtu' edo desagartarazi zuten, bizilagunen harridura sortuz.
Hizpidea sortu zuen eskulturaren faltak eta egun batzuetan herritarren ahotan egon ... da, baina eraman zueneak damutu egin zen nonbait eta bueltatu egin dute bizilagunek ziurtatu dutenez. Dagoeneko udaletxean fdago
Azken 40 bat urteotan Mutrikun Olentzeroren pertsonaia burutu duen Valentin Barronea omenez egindako artelana jarri zuen 2023ko abenduaren amaieran Goiko plazako parkean Pello Ulaziak. Joan den ekainaren 17an Iñaki Olaizola bere lagun minarekin mendi ibilaldia egiten ari zela bihotzekoak jota zendu zen Barronea, 56 urte besterik ez zituela, baina artistak gogoan izan nahi zuen eta eskultura jarri zuen Valentin Barronearen pertsona eta Olentzeroren pertsonaia irudikatuz.
Artista mutrikuarrak azaldu zuenez abenduan, Valentin Barronearen omenezko eskultura egiteko proposamena luzatu zion Udalak joan den azaroa aldera. «Beraien asmoak azaldu zizkidatenean proiektuari bueltak ematen hasi nintzen eta argi ikusi nuen eskulturak Valentin zenaren bi arlo uztartu behar zituela: pertsona eta horrenbeste urtez bete zuen Olentzeroren pertsonaia»,e san zuen Ulaziak.
Valentinek natura maite zuen eta mendian ibiltzen disfruta-tzen zuen. Herritarrek askotan ikusten zuten Barronea Iñaki bere lagunarekin mendian pasiaran. Biek beti eramaten zuten makila eta hortxe topatu zuen Ulaziak Valentinen pertsona eta pertsonaiaren arteko elementu amankomuna.
Era berean, Valentinek eta Olentzerok naturarekin oso lotura handia zutela ikusita, eskultura zuhaitz bati lotuta izan behar zuela ikusi zuen Pellok. Gainera, «Oier Araolazak 'Olentzero nora zoaz?' izenburupean eman zuen hitzaldian azaldu zuen Olentzero figura paganoa dela, eta pertsona bihurtu aurretik enbor sinboliko bat zela», nabarmentzen du artistak berak. Hori ikusita, Ulaziak «arbola, eskua eta makila batzen dituen» brontzezko artelana egin du Valentin Barronea omentzeko.
«Jendeak esaten dit makila Valentinek erabiltzen zuen makila bera dela». Eta hala da, bai. Valentinekin mendian ibiltzen zen Iñaki Olaizola lagunak laga zion Barroneak erabiltzen zuen makila artelana egiteko. Beraz, aurrerantzean ere, Valentinek eta Olentzerok erabiltzen zuten makilak Mutrikun eta mutrikuarren artean presente izaten jarraitzen du.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.