Borrar

Mutriku

Udalak aurtengo Malen jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa abiatu du

J. L.

mutriku.

Jueves, 16 de mayo 2024, 20:40

Mutrikuarrek aurtengo Malen jaiak ospatuko dituzte uztailaren 21etik 25era bitartean eta horiek prestatzen joateko Udalak festak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa jarri du abian jada.

Sariketa honetan 16 urtetik gorakoek har dezakete parte (banaka edo taldeka) eta lan guztiek, originalak izateaz gain, «jaiekin eta Mutrikuko herriarekin zerikusia izan behar dute». Gainera, obra guztietan ondorengo testua agertu behar da: 'Mutriku. Malen jaiak 2024. Uztailaren 21etik 25era'.

Partehartzaile bakoitzak egoki ikusten dituen teknikak eta koloreak erabili ahalko ditu baina obra guztien tamaina DIN A3koa izan beharko da.

Kartel lehiaketan parte hartu nahi dutenek ekainaren 10era arte aurkeztu ahalko dituzte beren lanak Udaletxeko harreran eta epaimahaiak 400 euroko sari bakarra emango du.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udalak aurtengo Malen jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa abiatu du