Borrar
Urgente Retenciones en la AP-I por un accidente en el túnel de Lesarri en Bergara, dirección Vitoria
Euskal dantzak nahiz trikitixa eta panderoa jotzen ikasteko aukera egongo da. SALEGI
Ohiko ikastaro eskaintza zabala aurkeztu dute Itziarren denboraldi berrirako

Ohiko ikastaro eskaintza zabala aurkeztu dute Itziarren denboraldi berrirako

Irailaren 24ra bitartean izango da irekita matrikulazio epea

ANDER SALEGI

DebA.

Domingo, 12 de septiembre 2021, 07:59

Irailarekin batera abiatzen da ikasturte berria eta, beste hainbat lekutan bezala, Itziarren ere ikastaro eskaintza berria plazaratu dute. Izan ere hainbat dira aspalditik bertan herritarrei eskaintzen zaizkien aisialdi aukerak, eta azken urteetan sendotuz joan da eskaintza zabala, ehunka herritarrek izena eman eta parte hartuz urtean zehar.

Hein handian Burugorri Martxan ekimenak burututako lanari zor zaio halako dinamizazioa. Debako Udalak 2014an Burugorri eraikina bereganatu zuenetik, bertan kokatu dira aisialdi, ikastaro eta kultur ekintza gehienak, lehendik herrian sakabanatuta zeuden ohiturak bateratu eta bestelako proposamak osatuz.

Burugorri Martxan ekimenak egindako bidea aitortu hartu eta jarraipena emanaz Itziarko Auzo Udalaren izenean kudeatuko da aurrerantzean ikastaro eskaintza. Honela, baliabide publikoak gehituko zaizkio eskaintzari, eta horregatik ikastaroetan matrikulatzeko argitaratutako kuotak prezio egokituan jarri dira.

Ikastaroen eskaintza ugalduz joan den heinean, dagoeneko txiki geratua zen Burugorri eraikina. Horrela, zenbait aktibitatek beste lekuetan izan dute egoitza. Erabilera hauentzat lekua ahalbideratzeko, herriko plazan kokatua dagoen apaizetxearen ekialdeko partea alokatu eta modu erregulatuan baliatzeko hitzarmena sinatuko du laster Itziarko Auzo Udalak gotzaitegiarekin.

Frantsesa, ingelesa, bertsolaritza, euskal dantzak, trikitixa, panderoa, eskulanak eta zaharberritzea, egur tailla, txalaparta, antzerkia, puntua, joskintza, senti dantza umeentzat yoga, hipopresiboak, Stretching balance, Step fitness eta egokitzapen fisiko ikastaroek osatzen dute ikasturte honetako eskaintza, hain zuzen ere. Hauetatik gehienak lehendik urtez urte egindako borondatezko lanetik datoz, eta finkatuta dute urteroko partaidetza. Esate baterako, bertsolaritza eta yoga saioak bere horretan geratuak ziren arrazoi orokorrak medio, eta saiakera berezia egin da aurten, berriz martxan jarko. Aurtengo eskaintzaren berrikuntzak txalaparta eta antzerki jarduerak dira. Edonola ere, ikastaro bakoitzak gutxieneko partaide kopurua du, eta beharrezkoa izango da matrikula egindakoan multzo hori osatzea, ikastaroa aurrera eraman ahal izateko.

Itziarko Auzo Udaletik garrantzi berezia eman zaio ikasturte berrian ere eskaintza zabala mantentzeari, «herritarren topagune bilakatu dira jarduera horiek Itziarren, kalebarrena suspertu eta pertsonen arteko harremanak trinkotuz», arduradunen hitzetan. Bestetik, azpimarratu zute pandemia garaiak guztion lehentasunak aldatu dituela, «hainbat plangintza atzeratu eta zaintza erdigunean jarriaraziz». Era berean, «guztion neurriko kultura eta aisialdiren alde egiteak bizikidetza babestu eta zailtasunei aurre egiten» laguntzen digutela goraupatu dute. Horrela, dagoeneko argitaratu dute eskaintza osoaren informazioa eta irailaren 24a bitartean da zabalik matrikula epea. Interesatuek datu pertsonalak bete eta ikastaro eta ordutegia aukeratu ahal izango dute.

Horretarako hiru modu jarri dira aukeran: etxez-etxe banatu den inprimakia eskuz bete eta Itziarko harrera bulegoan entregatuz, inprimakia digitalki betez labur.eus/ikastaroakitziarren estekan, edota Itziarko harrera bulegoan bertan inskribatuz. Informazio gehiagorako ere harrera bulegora jo dezake herritarrak, edo hango 943 19 92 55 telefono zenbakira deitu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ohiko ikastaro eskaintza zabala aurkeztu dute Itziarren denboraldi berrirako