GORRITIBEREA
MUTRIKU.
Miércoles, 27 de marzo 2019, 00:16
Badator liburu astea eta horren baitan, Udaleko Kultura Batzordetik haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako haurren guraso, hezitzaile edo eta bitartekarientzako ikastaro guztiz interesgarria antolatu dute. Helburua zera da: etxean elkar entzuteko guneak nola sortu; liburuak, kantak, kontaketak, errituak eta abarrak kontatuaz. Emailea berriz gai hauetaz guztiz aditua den Pello Añorga ipuin kontalaria izango da, eta ikastaroa Zabiel kultur etxean eskainiko da hurrengo astelehenean, apirilaren 1ean hasi eta hurrengo astelehenean bukatzeko. Egunero bi ordu izango dira, arratsaldeko 18:00etatik 20:00ak bitartean, eta sei egunetan zehar hamabi ordu asko direla ematen badu ere, esperientzia guztiz erakargarri gertatuko zaie partaideei. Ikastaroa doan izango da, eta gehienez 25 lagun onartuko dituzte, baina herritarren artean, aisialdia edo eta denbora librea lan-tzen diharduenen bai interesatuta egongo balitz, egingo liokete tokia zalantzarik gabe. izena emateko epea bihar ostegunez amaitzen da eta horretarako kultura@mutriku.net helbide elektronikora idatzi behar da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.