Soraluze
Jueves, 12 de diciembre 2024, 18:42
Parrandan Ludotekak eta Udal Liburutegiak elkarlanean antolatuta, Gabon garaian kokatutako 'Azken hostoa' ipuin-kontaketa musikatuarekin disfrutatzeko aukera izango da datorren asteartean (16.45ean) Soraluzeko kiroldegiko Tolarekua aretoan.
Publicidad
Maider Alcelay ipuin-kontalariak eta Igor Sala musikariak eskainiko duten 'Azken hostoa' ipuin-kontaketa musikatua 2 eta 12 urte bitarteko haurrei eta beren familiei zuzenduta dago.
Ekitaldia doanekoa da baina plazak mugatuak direnez, bertaratzeko interesa dutenek aurrez eskuratu beharko dute gonbidapena bibe.me atariaren bitartez edo Udal Liburutegian (astelehenetik ostegunera 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era eta ostiraletan 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18.00etara).
Hori bai, ipuin-kontaketa saioak irauten duen bitartean Ludotekan egoten den taldeko kideek ez dute gonbidapenik eskuratu beharko; hezitzaileekin joango dira emankizunera. Gainerako pertsonek, haur zein heldu, gonbidapena eskuratu beharko dute.
Bestalde, Udalak jakinarazten du Udal liburutegia itxita egongo dela eta haren zerbitzuak etenda saioak irauten duen bitartean. Liburuak itzuli nahi izanez gero, Ludotekako atearen ondoan dagoen buzoia erabili daiteke; bestelako zerbitzurik, ordea, ez da emango.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.