Borrar

Soraluze

Bertsolari Txapelketako sailkapen faseko azken saioa bihar izango da herrian

J. L.

soraluze.

Viernes, 31 de mayo 2024, 20:42

Soraluzeko Herri Antzokiak udaberrian zehar burutzen ari den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen faseko azken saioa hartuko du bihar (17.00etan).

Soraluzeko saioan sei bertsolari arituko dira kantuan: Eneko Araiztegi Agirre, Izarne Zelaia Arratibel, Iñigo Gorostarzu Etxebeste, Libe Goenaga Arrieta, Peru Aiartza Cajaraville eta Eneko Beretxinaga Laskurain soraluzetarra. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Haritz Alberdi Alberdi arituko da.

Biharko bertso saiora gerturatzeko interesa dutenek aurrez eros ditzakete sarrerak, bertsosarrerak.eus web gunearen bitartez, hain zuzen ere.

Aurrez agortzen ez badira, bihar bertan izango da sarrerak eskuratzeko aukera Herri Antzokiko leihatilan.

Udaletik jakinarazi dutenez, sarrerak ez dira zenbakituak eta antzokiko ateak «saioa hasi baino orduerdi lehenago irekiko dira».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bertsolari Txapelketako sailkapen faseko azken saioa bihar izango da herrian