![Bost antzezlanekin dator aurtengo 'Antzerki Garaia' zikloa Soraluzera](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/10/13/98815116--1200x840.jpg)
Soraluze
Bost antzezlanekin dator aurtengo 'Antzerki Garaia' zikloa SoraluzeraSecciones
Servicios
Destacamos
Soraluze
Bost antzezlanekin dator aurtengo 'Antzerki Garaia' zikloa SoraluzeraA.U.
Soraluze.
Sábado, 12 de octubre 2024
Azken urteetan ohi duen legez 'Antzerki Garaia' izeneko antzerki-zikloa antolatu du udazkenerako Udaleko Kultura Batzordeak. Guztira bost dira aurtengo zikloa osatzen duten antzezlanak, lau euskaraz eta bat gazteleraz, puntako konpainiak ekoiztutakoak; antzezlanetako bi haurrei zuzenduak daude, beste hirurak publiko helduarentzat.
Helduentzako antzezlanak ostiraletan taularatuko dira, 20:00etan; haurrenak, ostera, igandetan, 17:00etan.
Urriak 18 20.00. 'Los monólogos de la vagina' (gazteleraz). 10 euro.
Urriak 27. 17.00. 'Ene kantak Dantzan'. Haurrentzako ikuskizuna. (euskaraz). 3 euro.
Azaroak 10 17.00. 'Teilatupean'. Haurrentzako ikuskizuna. (euskaraz). 3 euro.
Azaroak 15 20.00. 'Tutum Platz' (euskaraz). 5 euro.
Abenduak 13 20.00. 'Ai gure juaneteak' (euskaraz). 10 euro.
Txalo antzerki konpainiaren 'Los monólogos de la vagina' antzezlanak emango dio hasiera urriaren 18an zikloari: gehien antzeztu den testu garaikideetako bat da hauxe. Umorea, samurtasuna eta tarteka, izua adieraziz, hiru aktoreek ematen diete ahotsa sare honetako emakume protagonistei, eta beraiek bezala, barrearen ondoan, poesia eta probokazioa jartzen dute. Eztabaida piztu, moldeak apurtu, dinamika sortu, eta lotsarik gabe, argi eta garbi azaltzen du emakumeen sexualitatea.
Hurrengo bi proposamenak haurrentzako izango dira: urriaren 27an 'Ene kantak: Dantzan' ikuskizuna eta azaroaren 10ean, 'Teilatupean', biak ere euskaraz.
Azaroaren 15ean, Jon Plazaola aktore urretxuarra etorriko da Soraluzera 'Tutum Platz' bere monologoa eskaintzeko. Ikuskizun honekin Plazaola bere hasierara itzuli da. 20 urte baino gehiago igaro dira eszenatokiaren gainean lehen aldiz agertu zenetik 'stand up bat' egiteko eta formatu horri berriro heldu dio, «zaharrago, jakintsuago eta kabroiago» delarik. Ordubeteko barre-algarak bermaturik daude.
Zikloa ixteko, Tartean konpainiak 'Ai gure juaneteak' lana eskainiko du, hau ere euskaraz. Ikuskizun eszeniko hibridoa da. Hitzak eta musikak osaturikoa. Taula gainean aktore-musikari bat eta bi musikari-aktore. Hitzaren eremua aktorearena da, esatariarena. Baina aktorea ere musikari bihurtzen da tarteka. Musikaren eremua musikariena da. Baina musikariak ere ikuskizunaren parte dira, eta honenbestez, aktoreak. Testua, Laboaren zenbait kantaren letren berrinterpretazio erabatekoa da, 'Izarren hautsa', 'Oi Pello Pello', 'Haika Mutil', 'Baga biga higa'...
Aurrerantzean, ikuskizunetarako sarrerak online eskuratzeko aukera ere egongo da; emanaldia baino astebete lehenagotik egongo dira salgai. Hortaz, bi bide egongo dira sarrera eskuratzeko: Online bibe.me atariaren bidez eta aurrez aurre udal liburutegian, astelehenetik ostiralera 11:00 - 13:00 eta 16:30-19:30 (ostiraletan 16:00 - 18:00). Txarteldegian ere eskuratu ahal izango dira ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.