Borrar

Soraluze

DBHko gaztetxoek piztuko dute dantzak, kantuak eta saltoak uztartuko dituen Udate gaueko sua

J.L.

soraluze.

Jueves, 22 de junio 2023, 21:20

Haur, gazte eta helduek San Juan bezperan Soraluzen urtero ospatzen den Udate gauaren edizio berri batekin disfrutatzeko aukera izango dute gaur.

Urtero legez, gau magikoak dantzak, kantuak eta suaren gainetik saltoak uztartuko ditu. Edonola ere, herriko gaztetxoak izango dira aurtengo Udate gauaren protagonista nagusiak. Izan ere, lehen aldiz, DBHko gazteek dantzatuko dute Sorgin Dantza eta sua ere beraiek piztuko dute.

Udate gaua Plaza Berrian 21:00etan hasiko den 'sorgin afaria'rekin abiatuko da eta ospakizunean Bertso eskolako kideen bertsoak, txalaparta doinuak eta abestiak (Ezoziko Ama abesbatzaren eta Musika Eskolako umeen ahotik) izango dira.

Ondoren, DBHko gaztetxoek sua piztu, agurra dantzatu eta Sorgin Dantza dantzatuko dute, txistularien laguntzarekin.

Jarraian, konjuroak esateko unea izango da eta nahi dutenek suaren inguruan dantzan egiteko edota suaren gainetik salto egiteko aukera izango dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco DBHko gaztetxoek piztuko dute dantzak, kantuak eta saltoak uztartuko dituen Udate gaueko sua