Soraluze
Dolmenen Ibilbidea ezagutzeko eukarazko lehen bisita gidatua egingo dute datorren igandeanSecciones
Servicios
Destacamos
Soraluze
Dolmenen Ibilbidea ezagutzeko eukarazko lehen bisita gidatua egingo dute datorren igandeanJ.L.
soraluze.
Jueves, 25 de abril 2024, 20:24
Soraluzeko Udalak gogorarazi du igande honetan burutuko dela Dolmenen Ibilbidea ezagutzeko euskaraz egingo den denboraldi berriko aurreneko bisita gidatua.
Elgoibar, Bergara eta Soraluzeko Udalek, Debegesa Debabarreneko Garapen Agentziarekin elkarlanean, Dolmenen Ibilbidearen (PR-Gi 94) balio arkeologikoa zein pasaia-balioa gizarteratzen jarraitzeko asmoz antolatutako programaren irteera berri honetan parte hartzera animatzen direnek «bederatzi kilometroko ibilbide laua, erraza eta 7 urtetik gorako haurrekin familian egiteko aproposa» izango dute aurretik.
Ibilaldia 10.00etan hasiko da, Karakateko aparkalekutik, eta bisita gidatuan parte hartzeko interesa dutenek aurrez eman behar dute izena. Horretarako hainbat aukera daude: 657 794 677 telefono zenbakira dei egin, info@begi-bistan.com helbidera idatzi edota https://www.debabarrenaturismo.com/eu/dolmenen-ibilbidea/bisita-gidatuak webgunean dagoen formularioa bete.
Antolatzaileek mendi ibilbideetarako oinetako egokiak, txapela, eguzkitarako krema, ura eta jateko zerbait eramatea gomendatzen dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.