![Euskal Herriko Inauteriak ezagutzeko erakusketa irekiko dute astelehenean kulturguneko aretoan](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/01/20/90964678--1200x840.jpg)
Soraluze
Euskal Herriko Inauteriak ezagutzeko erakusketa irekiko dute astelehenean kulturguneko aretoanSecciones
Servicios
Destacamos
Soraluze
Euskal Herriko Inauteriak ezagutzeko erakusketa irekiko dute astelehenean kulturguneko aretoanJabi Leon
Soraluze
Viernes, 19 de enero 2024, 20:58
Soraluzeko bizilagunek Euskal Herriko bazter ezberdinetako aratosteetan murgiltzeko aukera izango dute datozen asteotan herritik irten gabe. Izan ere, 'Euskal Herriko Aratosteak' izeneko erakusketa ikusi ahalko da datorren astelehenetik otsailaren 3ra bitartean kulturguneko erakusketa gelan.
Udaletik jakinarazi dutenez, erakusketa berri hau «Euskal Herriko herri ihauteri edo aratoste garrantzitsuenen errepasoa da».
Hori dela eta, erakusketa aretora bertaratzen direnek euskal aratosteetako pertsonaiak, belarraren usaiak, joareen soinuak edota musika egokiak ezagutu ahalko dituzte.
Guztira, euskal inauterietako 18 pertsonai ezberdin izango dira ikusgai astelehenean ateak irekiko dituen erakusketan: «1:1 eskalan eginak daude eta bakoitza bere azalpenarekin batera aurkezten da, euskaraz zein gazteleraz; Barandiaran, Satrustegi, Jimeno Jurio eta abarren ikerketetan oinarritutako informazioa oinarri hartuta», azaldu dute Udaletik.
Aste barruan erakusketa 16.30etik 19.30era arte bisitatu ahalko da eta larunbatetan, berriz, 12.00etatik 13.30era arte.
Urrats dantza taldeak kalejira egin nahi du otsailaren 9an (18:00etan hasita), Euskal Aratosteen eguneko egitarauaren baitan. Eta hori prestatzeko herritar guztien partaidetzari irekita izango diren herri dantzen inguruko saioak antolatu ditu.
Entsegu irekiak bihar, hilaren 28an eta otsailaren 4an izango dira (11.00etatik 12.30era bitartean) kiroldegian.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.