Erakusketan ikusi ahalko diren euskal inauterietako pertsonai batzuk. DV

Soraluze

Euskal Herriko Inauteriak ezagutzeko erakusketa irekiko dute astelehenean kulturguneko aretoan

Jabi Leon

Soraluze

Viernes, 19 de enero 2024, 20:58

Soraluzeko bizilagunek Euskal Herriko bazter ezberdinetako aratosteetan murgiltzeko aukera izango dute datozen asteotan herritik irten gabe. Izan ere, 'Euskal Herriko Aratosteak' izeneko erakusketa ikusi ahalko da datorren astelehenetik otsailaren 3ra bitartean kulturguneko erakusketa gelan.

Publicidad

Udaletik jakinarazi dutenez, erakusketa berri hau «Euskal Herriko herri ihauteri edo aratoste garrantzitsuenen errepasoa da».

Hori dela eta, erakusketa aretora bertaratzen direnek euskal aratosteetako pertsonaiak, belarraren usaiak, joareen soinuak edota musika egokiak ezagutu ahalko dituzte.

Guztira, euskal inauterietako 18 pertsonai ezberdin izango dira ikusgai astelehenean ateak irekiko dituen erakusketan: «1:1 eskalan eginak daude eta bakoitza bere azalpenarekin batera aurkezten da, euskaraz zein gazteleraz; Barandiaran, Satrustegi, Jimeno Jurio eta abarren ikerketetan oinarritutako informazioa oinarri hartuta», azaldu dute Udaletik.

Aste barruan erakusketa 16.30etik 19.30era arte bisitatu ahalko da eta larunbatetan, berriz, 12.00etatik 13.30era arte.

Herri dantzarako entseguak

Urrats dantza taldeak kalejira egin nahi du otsailaren 9an (18:00etan hasita), Euskal Aratosteen eguneko egitarauaren baitan. Eta hori prestatzeko herritar guztien partaidetzari irekita izango diren herri dantzen inguruko saioak antolatu ditu.

Entsegu irekiak bihar, hilaren 28an eta otsailaren 4an izango dira (11.00etatik 12.30era bitartean) kiroldegian.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad