Soraluze

Euskararen Eguna ospatzeko ekintza ugari antolatu dituzte herrian elkarlanean

Jabi Leon

soraluze.

Viernes, 29 de noviembre 2024, 19:18

Soraluzek herriko dozena bat eragileren partaidetzarekin prestatutako egitarau zabal batekin ospatuko du abenduaren 3an izango den Euskararen Nazioarteko Eguna. Gozaldia izenburupean antolatutako programa atzo abiatu zen Gaztetxean umorezko bakarrizketa batekin. Hala ere, herritarrek zerekin gozatu izango dute hurrengo egunetan.

Publicidad

Igandean hainbat ekintza egongo dira. Hasteko, ume eta gaztetxoei zuzendutako talo, txapa eta aurpegia margotzeko tailerrak izango dira (11:00etatik aurrera) Plaza Zaharreko karpan. Gainera, 12:30etik aurrera musika emanaldia izango da DJ Mikeltxiren eskutik.

Bestalde, datorren asteartean, Euskararen Egunean, Plaentxia Kantuan taldeko kideen kalejira (12:00etan) eta Urrats dantza taldeko haur eta gaztetxoen dantza saioa (Mesedeetako Amaren egoitzan, 17:00etan) izango dira.

Horrez gain, Gaztelekukoek herrian zehar dauden argindar kutxak margotuko dituzte , euskal erreferenteen irudi eta esaldi garrantzitsuekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad