Borrar
Hainbat herritar iazko Ezoziko Erromeria egunean dantzan. PLAENTXIA.EUS
Ezozi auzoak Erromeria Eguna hartuko du gaur eta bihar jaien baitan

Soraluze

Ezozi auzoak Erromeria Eguna hartuko du gaur eta bihar jaien baitan

Hiru urteko etenaldiaren ondoren bueltan dira bertako festak

Jabi Leon

Soraluze.

Viernes, 9 de junio 2023, 22:22

Festarako gogoa duten guztiek hitzordu bikoitza izango dute asteburu honetan Soraluzeko Ezozi auzoan. Hasteko, Erromeria Eguna izango da gaur Ezozin; eta bihar, berriz, hiru urteko etenaldiaren ondoren bueltan diren Ezoziko jaiak.

Ohitura denez, gaurko Erromeria Eguna Ezoziko plazan ospatuko da eta bertaratzen direnek hainbat ekintzekin disfrutatzeko aukera izango dute.

Jardunaldia abiatzeko Ezozira igotzeko kalejira izango da (11:00etan Plaza Berritik).

Behin Ezozira ailegatzerakoan bildutakoentzako hamaiketakoa egongo da (12:00etan) auzoko plazan; eta horren ondoren herriko dantzari gazteek dantza saioa eskainiko dute, txistulariek eta bailarako arrabitariek lagunduta.

Egitarauarekin jarraiki, 14:30ean bazkaltzeko unea izango da. Hasiera batean paella-jana egiteko asmoa zuten antolatzaileek baina hori prestatu behar zutenek ezin dira etorri eta azkenean norberan eraman beharko du bere jana. Hori bai, mahaiak, aulkiak, kubiertoak, ogia eta edariak antolakuntzak ipiniko ditu.

Ezoziko Erromeria Eguna borobiltzeko Miren, Agur eta Oier trikitilariekin erromeria izango da, 18:00etatik aurrera.

Bihar, ezoziko jaiak

Pandemiak geratu zituen eta hiru urteko etenaldia izan duten Ezoziko festak bihar izango dira bueltan.

Jai batzordeak jakinarazi duenez, 13:15ean meza izango da Ezoziko Ama Birjinaren Santutegian eta horren ostean herri kirolak eta bertaratzen diren herritarrentzako jan-edana.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ezozi auzoak Erromeria Eguna hartuko du gaur eta bihar jaien baitan