Soraluze
'Haurren aurrean helduok heldu' ekimena borobiltzeko familientzako ekintzak izango dira gaur eta biharSecciones
Servicios
Destacamos
Soraluze
'Haurren aurrean helduok heldu' ekimena borobiltzeko familientzako ekintzak izango dira gaur eta biharJabi Leon
soraluze.
Jueves, 26 de octubre 2023, 21:18
Pil-pilean euskara elkarteak, Plaentxi Herri Ikastetxeak, Soraluze BHI ikastetxeak, Haurreskolak, Atxolin eta Keixeta guraso elkarteek, AEK-k eta Udalak «guraso eta zaintzaileen arteko euskararen erabileran eragiteko eta helduen hizkuntza ohiturek haurrengan duten eraginaz ohartarazteko» helburuekin elkarlanean antolatu duten 'Haurren aurrean helduok heldu' egitasmoaren bigarren edizioa azken txanpan sartu da.
Aurtengo programazioari amaiera emateko herriko haurrei eta beren gurasoei zuzendutako bi ekintza izango dira ondorengo egunetan.
Batetik, 'Ameli eta Xirrikituen jostunek' ipuin musikatuarekin disfrutatzeko aukera egongo da gaur (17.30ean) Galipoten (euria bada ekitaldi hau Tolarekua aretoan egingo da).
Bestetik, mural margoketa eta txokolatada musikatua familientzat izango dira bihar (10.00etatik 13.00etara, Zubi Nagusian). Azken ekintza hau 6-12 urte bitarteko haurrei eta beren gurasoei zuzenduta dago baina 6 urtetik beherakoentzat margoketa librerako gunea egokituko da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.