Soraluze
Helduen Jaietako Kartel lehiaketa berreskuratu du Kultura BatzordeakSoraluze
Helduen Jaietako Kartel lehiaketa berreskuratu du Kultura BatzordeakA. U.
Soraluze.
Sábado, 1 de junio 2024, 20:24
Hainbat urteren ostean, Helduen Jaietako Kartel Lehiaketa antolatu du berriro ere Udaleko Kultura Batzordeak. Izan ere, azken urteetan, Soraluzeko jaiak iragartzeko kartela haur eta nerabeen lehiaketaren bitartez aukeratu izan da. Alabaina aurten, hainbat urteren ostean, helduen lehiaketa berreskuratu dute herriko jaiak iragartzeko afixa aukeratzeko. Hortaz, haur eta nerabeen lehiaketaz gain, helduena ere egingo da.
Publicidad
Bertan parte hartu nahi duten pertsonek 35x45 zentimetroko kartela aurkeztu beharko dute, herriko bizitzaren zenbait alderdiri buruzko alegoriak agertzen dituena, koloreak nahieran erabilita. Pertsona-irudiak agertuz gero, emakume eta gizonezkoen presentzia orekatua adierazi beharko dute eta ezingo da sexu-diskriminaziorik islatu, inolaz ere. Kartelean '2024ko SORALUZEKO JAIAK. Uztailaren 24tik 27ra' jarri beharko da, egile bakoitzak egoki deritzon moduan.
Kartelak aurkezteko epea ekainaren 28an, arratsaldeko 14:00etan amaituko da, eta udaletxeko bulegoetan egin beharko da sobre edo karpeta itxi batean, eta egilearen datuak adieraziz.
Kartel irabazlearen egileak 300 euroko saria jasoko du, eta lana Udalaren esku geratuko da.
Kultura Batzordeak saria eman gabe utzi edo aipamen bat edo gehiago egin ditzake, hala irizten badu.
Lehiaketara aurkeztutako kartelekin erakusketa bat antolatuko da Udal Kiroldegiko erakusketa aretoan uztailaren 1etik 5era bitarte. Bertan, helduen lehiaketako kartelez gain haur eta nerabeen lehiaketako afixak ere izango dira ikusgai.
Sari banaketa ekitaldia, berriz, uztailaren 5ean, arratsaldeko 18:30ean, izango da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.