Soraluze
Herriko Pelota Elkarteko jokalariek bi final jokatuko dituzte asteburu honetan Elorrion eta BergaranSecciones
Servicios
Destacamos
Soraluze
Herriko Pelota Elkarteko jokalariek bi final jokatuko dituzte asteburu honetan Elorrion eta BergaranJ.L.
soraluze.
Jueves, 15 de junio 2023, 22:19
Soraluzeko Pelota Elkarteko kideek garrantzi handiko bi hitzordu dituzte asteburu honetan.
Hasteko, Elorriok Euskal Ligako finalak hartuko ditu bihar eta jaialdi horretako hirugarren partidan (17.00etan) Soraluzeko elkarteko pilotaria den Manex Balerdik eskuz banakako finala jokatuko du, Gasteizeko Txukun Lakua elkarteko Diaz de Gereñuren kontra.
Igandean LXXIV. Debarroko Pilota Txapelketaren finalak jokatuko dira (11.00etatik aurrera) Bergarako Udal pilotalekuan.
Kadeteen mailan Soraluzek ez du ordezkaririk izango, baina bai Jubenil eta Nagusietan mailetan.
Bi final horietan soraluzetarrek Bergarako pilotarien aurka neurtuko dituzte indarrak.
Jubeniletan Soraluzeko Pelota Elkarteko Ibon Ibarra eta Mikel Caramanzana osatutako bikoteak Bergarako Lazpiur eta Alberdiren kontra jokatuko dute.
Nagusietan Soraluzeko Aitor Atxotegi eta Manex Balerdik, Ander Etxaniz eta Markel Gartzia bergararrak izango dituzte aurkari.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.