Soraluze
Herriko pilotariek Ohorezko Euskal Ligako finalerdia jokatuko dute bihar SoraluzenSoraluze
Herriko pilotariek Ohorezko Euskal Ligako finalerdia jokatuko dute bihar SoraluzenJ. L.
soraluze.
Jueves, 29 de febrero 2024, 20:57
Herriko pilotazaleek ezinbesteko hitzordua dute bihar, 11:00etan, Arane kiroldegiko frontoian. Izan ere, Soraluze Pilota Elkarteko Ander Muruak eta Manex Balerdik Euskal Herriko klub mailako txapelketa ofizialik garrantzitsuena den Ohorezko Euskal Ligako finalerdia jokatuko dute ordu horretan, Iruñeko Oberena klubeko Elizalde eta Balerdiren kontra, hain zuzen ere.
Publicidad
Soraluze Pilota Elkartetik jakinarazi dutenez, «urtarrilaren 7an hasi zen Ohorezko Euskal Liga eta ligaxka amaituta, lehenengo postuan sailkatu dira Soraluzeko pilotariak. Horregatik, larunbat honetan etxean jokatuko dute finalerdia, partida bakarrera, ligaxkako laugarren postuan sailkatu zirenen aurka».
Edonola ere, hori ez da asteburu honetan Arane frontoian ikusi ahalko den partida bakarra izango. Izan ere, gaur bertan (19:15ean) herriko pilota elkarteko Ekain Ariznabarreta eta Zunbeltz Salaberriak (alebinak) eskuz binakakoa jokatuko dute Zumarragako bikotearen kontra eta bihar arratsaldean (16:00etan) benjaminek eskolartekoa izango dute Soraluzen.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.