Soraluze

'Irakurri eta gozatu' kanpaina abiatu dute, euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko

J. L.

soraluze.

Jueves, 4 de abril 2024, 20:44

Apirila liburuaren hilabetea dela kontuan izanda, Soraluzeko Udaleko Hizkuntza Politika Batzordeak eta Udal Liburutegiak 'Irakurri eta gozatu' kanpaina antolatu dute elkarlanean, beti ere, «herritarrak euskaraz irakurtzera animatu eta euskal literaturari bultzada emateko» helburu bikoitzarekin.

Publicidad

'Irakurri eta gozatu' kanpaina hilabete honetan zehar burutuko da eta antolatzaileek soraluzetar guztiak animatu nahi dituzte horren baitan egokitutako abantailak baliatzeko.

%50eko deskontuak

Udalak eta Udal Liburutegiak azken urteko euskarazko nobedadeen eta gomendioen zerrenda prestatu dute martxan jarritako kanpainaren baitan.

Zerrenda hori Udalaren soraluze.eus web gunean ikus daiteke. Gainera, Soraluzen erroldatutako herritarrek zerrenda horretan jasotako liburuak edo euskarazko edozein liburu %50eko deskontuarekin lortzeko aukera izango dute herriko liburu-dendetan (Iratxo, Estankoa eta Arzelus).

Udaletik jakinarazi dutenez, «herritar bakoitzak bi bono erabili ahal izango ditu eta bono bakoitzarekin liburu bakarra erosi ahal izango da».

Hori bai, nahiago duenak liburuak Udal Liburutegian har ditzake, maileguan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad