Soraluze

Korrika Kulturalaren baitan egingo den zuhaitz landaketa antolatu dute iganderako

J. L.

soraluze.

Lunes, 26 de febrero 2024, 20:44

Udaleko Ingurumen eta Landa Garapen Batzordeak, Soraluzeko Baso Biziak elkarteak eta Lurgaia fundazioak Korrika Kulturalaren baitan egingo den zuhaitz landaketa antolatu dute datorren iganderako.

Publicidad

Ekintza hau nahi duten guztien partaidetzari irekita egongo da. Interesatuek bihar arte eman dezakete izena, soraluzekobasobiziak@gmail.com edo info@lurgaia.org helbideetako batera izen-abizenak, adina eta herria adieraziz (gaian 'martxoak 3 Soraluze' jarri behar da).

Udaletik jakinarazi dutenez, aurtengo zuhaitz landaketa «9:00etatik aurrera egingo da Urkia Zelain, San Andres auzoan». Antolakuntzak «mendiko edo uretarako botak, arropa erosoa, euritako arropa eta edateko ura» eramateko eskatzen die parte-hartzaileei.

Eskularruak eta lanerako tresnak antolakuntzak ipiniko ditu; eta landaketekin bukatu ostean, hamaiketakoa ere eskainiko du parte-hartzaileentzako.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad