Borrar

Soraluze

Kukumixoren udako ekintzetan parte hartu nahi dutenek hilaren 30era arte eman dezakete izena

J.L.

soraluze.

Viernes, 23 de junio 2023, 23:44

Kukumixo aisialdi taldeak BDHko neska-mutilei zuzendutako hainbat ekintza antolatu ditu uda honetarako eta parte hartzeko interesa dutenek hilaren 30era arte eman dezakete izena on-line edo udaletxeko harreran (astelehenetik ostiralera eta 9.00etatik 14.00etara bitartean).

Uztailaren 17rako hondartzara irteera antolatu du Kukumixok; eta hurrengo egunerako mendi irteera bat. Azken ekintza horretan parte hartzen dutenek San Andres auzoan pasako dute gaua eta uztailaren 19an itzuliko dira herrigunera.

Hondartzako irteeran parte hartzeko 3 euro ordaindu behar dira eta mendi irteerako planaz gozatzeko 7 euro. Edonola ere, hobariak izango dira familia ugarientzat eta zailtasun ekonomikoak dituzten familientzat.

Izena emateko epea hilaren 30era arte dago irekita. Egun horretatik aurrera, eskaera berriak plaza libreak dauden bitartean onartuko dira bakarrik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kukumixoren udako ekintzetan parte hartu nahi dutenek hilaren 30era arte eman dezakete izena