![Lander Odiagak irabazi du 52. Hiru-txirlo bola joko txapelketa](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2023/06/11/84503235--1200x840.jpg)
Soraluze
Lander Odiagak irabazi du 52. Hiru-txirlo bola joko txapelketaSecciones
Servicios
Destacamos
Soraluze
Lander Odiagak irabazi du 52. Hiru-txirlo bola joko txapelketaJabi Leon
Soraluze.
Sábado, 10 de junio 2023, 21:49
Joan den asteburuan Elgoibarko Aiastia (San Migel) auzoko bolatokian jokatu zuten tiraldiarekin amaitu zen Gipuzkoako 52. Hiru-txirlo bola joko txapelketa. Aurreneko bi postutan San Migel taldeko Xabier Loiola (7 txirlo bota zituen) eta Imanol Osoro (4 txirlo) sailkatu ziren baina Elgoibarko auzoan jokatutako tiraldian askoz gehiago zegoen jokoan: Gipuzkoako txapelduna nor zen argitzea.
Azkenean, Soraluzeko San Andres taldearekin jokatzen duen Lander Odiaga markina-xemeindarrak eskuratu zuen titulua, Gipuzkoako 11 bolatoki ezberdinetan jokatutako jardunaldietan 37 txirlo botata. Txapelketako bigarren eta hirugarren postuak Eibarko Asola Berri taldeko Pedro Gomez eta Bittor Astigarragarentzat izan ziren, 35 eta 33 txirlorekin, hain zuzen ere.
Emakumeetan Aretxabaletako Isana Gorosabel izan da Gipuzkoako txapelduna, 20 txirlo botata, Nerea Lete taldekidearen eta Eibarko Asola berri taldeko Olatz Rodriguezen aurretik.
Taldeka, berriz, Eibarko Asola Berri A taldea gailendu da Gipuzkoako 52. Hiru-txirlo bola joko txapelketa, 159 txirlorekin. Bigarren postua Elgoibarko San Migel A taldearentzat izan da eta hirugarrena Soraluzeko San Andres A talderentzat.
Pandemiak geratu zituen eta hiru urteko etenaldia izan duten Ezoziko festak gaur izango dira bueltan. Jai batzordeak jakinarazi duenez, 13:15ean meza izango da Ezoziko Ama Birjinaren Santutegian eta horren ostean herri kirolak eta bertaratzen diren herritarrentzako jan-edana.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.