Borrar

Soraluze

Larunbatean egingo den XVII. San Blas Opilen lehiaketan aritzeko izena eman daiteke

J.L.

soraluze.

Lunes, 29 de enero 2024, 21:47

Udaleko Kultura Batzordeak antolatuta, Soraluzeko San Blas Opilen lehiaketaren XVII. edizioa egingo da datorren larunbatean, beti ere, «herriko opilik onenak saritzeko eta San Blas egunean opilak egiteko ohitura galdu ez dadin».

Lehiaketa 12.00etan hasiko da Plaza Berrian eta bertan nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute (16 urtez azpikoak heldu baten laguntzaz aurkeztu beharko dira).

Edonola ere, aurtengo San Blas Opilen lehiaketan parte hartzeko interesa duten herritarrek datorren ostiralera arte eman ahalko dute izena udaletxeko Harrera Bulegoan (larunbatean bertan ere eman ahalko da izena, 11.45ak arte).

Epaimahaiak hiru sari emango ditu. Irabazleak 50 euro eskuratuko ditu, bigarrenak 30 euro eta hirugarrenak 20 euro.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Larunbatean egingo den XVII. San Blas Opilen lehiaketan aritzeko izena eman daiteke