Soraluze
Liburuaren Eguna ospatzeko ekintza bereziak izango dira bihar eta etzi Udal LiburutegianSoraluze
Liburuaren Eguna ospatzeko ekintza bereziak izango dira bihar eta etzi Udal LiburutegianJabi Leon
soraluze.
Martes, 23 de abril 2024, 20:24
Soraluzeko Udal Liburutegiak Dorleta Kortazar ipuin-kontalariaren saio batekin abiatu zuen atzo Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko prestatu duen egitaraua. Hala ere, ekintza berezienak bihar eta etzi izango dira.
Publicidad
Batetik, Manex Beristain azpeitiarrak esperientzia pertsonal batean oinarrituta idatzi zuen 'Azken galdera amari' ipuina aurkeztuko du bihar (18:00etan) liburutegian. Saio horretan (5 urtetik gorakoentzako egokia da) Manex Beristain heriotzaz eta doluaz arituko da, haur eta gurasoen aurrean. Bertaratzeko izena liburutegian bertan edo internet bidez zabaldutako galdetegia betez eman daiteke (ekintzak irauten duen bitartean liburutegia itxita egongo da).
Bestetik, Mesedeetako egoitzako zenbait egoiliarrekin irakurketa errazeko taldea sortu da eta honek ostegunean egingo du bere aurreneko saioa (11.00etan).
Egoitzako taldeko kideek Emilia Pardo Bazan idazlearen 'Los pazos de Ulloa' obra irakurtzeaz gain liburutegia bisitatuko dute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.