Soraluze
Ludoteka eta Gaztelekuko Gabonetako ekintzetan aritzeko izena hilaren 15era arte eman daitekeSecciones
Servicios
Destacamos
Soraluze
Ludoteka eta Gaztelekuko Gabonetako ekintzetan aritzeko izena hilaren 15era arte eman daitekeJ.L.
soraluze.
Viernes, 1 de diciembre 2023, 21:45
Udal Ludotekak eta Udal Gaztelekuak Soraluzeko haur eta gaztetxoei zuzendutako hainbat ekintza antolatu dituzte Gabonetako oporraldirako eta parte hartzeko interesa dutenek hilaren 15a baino lehen eman behar dute izena Ludotekan, Gaztelekuan edo Pil-pilean elkartearen bulegoan.
Eskaintzari dagokionez, 'Gabonak Ludotekan' ekimena izango da (11:00etatik 13:00etara bitartean) urtarrilaren 3an (HH4-5eko umeentzat), 4an (LH1-2koentzat) eta 5ean (LH3-4koentzat). Era berean, 'Gabonak Gaztelekuan' ekimena garatuko da urtarrilaren 3an (11:00etatik 13:00etara LH5-6ko umeekin eta 17:00etatik 19:00etara DBHko gaztetxoekin).
Horretaz aparte adin tarte bakoitzari egokituko irteerak (Monkey Park-era, Bizkaia Park Abenturara edota Nova Jumpera) izango dira Gabonetan.
'Gabonak Ludotekan' eta 'Gabonak Gaztelekuan' ekimenak doainik dira ekipamenduetako erabiltzaileentzat (besteek 2 euro ordaindu behar dituzte). Irteera bakoitzaren prezioa, berriz, ezberdina da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.