Soraluze
Olentzero eta Mari Domingiren txabola eta bere ingurua eraberritu dituzte aurtenSoraluze
Olentzero eta Mari Domingiren txabola eta bere ingurua eraberritu dituzte aurtenJabi Leon
soraluze.
Viernes, 22 de diciembre 2023, 21:54
Urtero legez, Soraluzeko Gabonen lan taldeak Olentzero eta Mari Domingiren txabola egokitu du Plaza Berrian. Aurtengoa eraberrituta agertzen da eta bere inguruan hainbat aldaketa egokitu dituzte.
Publicidad
Udaletik jakinarazi dutenez, Olentzero eta Mari Domingiren aurtengo txabolaren gaia 'Natura jolasgune' izan da. Hori dela eta, «egurrezko txirrista, mendiko adarrekin osatutako tippia, enborrekin osatutako jolasgunea edota hondarrezko jolasgunea» ipini dira haren bueltan.
Horrez gain, txabola barrua apaintzeari indarra eman nahi izan diote eta hori lortzeko «Olentzero eta Mari Domingiren eskuetan urte ezberdinetan lan taldetik argitaratu diren ipuina eta Soraluzeko kantuen cd-a ikusi daitezke».
Bestalde, azken urteotan egon diren gunearen aurkako erasoekin kezkatuta «txabolaren leiho eta ateetan egurrezko tapak ipini dira eta egunero zabaldu eta itxi egiten dira gauari begira».
Azkenik, «plazan jolastu ahal izateko eta irisgarritasun irizpideak kontuan hartuta» txabola pixkat atzerago kokatu da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.