Soraluze
Señora Bertso Eguna ospatuko dute larunbatean SoraluzenSecciones
Servicios
Destacamos
Soraluze
Señora Bertso Eguna ospatuko dute larunbatean SoraluzenJ. L.
soraluze.
Martes, 13 de febrero 2024, 21:27
Soraluze Euskal Herriko emakume bertsolarien eta bertsozale feministen topagune bilakatuko da datorren larunbatean. Izan ere, Señora Bertso Eguna herrian ospatuko da eta antolatzaileek ekitaldiz betetako egitaraua prestatu dute egun osorako, beti ere, «belaunaldien arteko sareak indartu eta emakume bertsolarien ahalduntzean aurrera urratsak emateko».
Egitaraua 12.00etan abiatuko da, Izar Mendiguren, Uxue Alberdi, Nahia Sasco, Amaia Agirre, Jone Larrinaga eta Irati Majuelo bertsolariekin herriko tabernetan egingo den bertso-poteo batekin. Jarraian, bertsolari eta bertsozaleen bazkaria izango da Plaza Zaharreko karpan; eta bazkalostean aurrez idatzitako bertso sortak entzun ahal izango dira, Aissa Intxausti, Haizea Arana, Alazne Untxalo, Maddi Ane Txoperena eta Alaitz Sarasolaren eskutik.
Señora Bertso Eguneko egitarauak 17.30ean jarraituko du, Sarai Robles, Eli Zaldua, Irantzu Idoate eta Nerea Ibarzabalen partaidetzarekin karpan egingo den bertso saio batekin.
Azkenik, Elektropottotte taldearen kalejira (19.30ean) eta Eire eta DJ Txilardegiren kontzertuak (22.00etatik aurrera Gaztetxean) izango dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.