Soraluze
Soragazteak Rugby klubak IV. Beteranoen Eguna antolatu du irailaren 7rako EzozinSecciones
Servicios
Destacamos
Soraluze
Soragazteak Rugby klubak IV. Beteranoen Eguna antolatu du irailaren 7rako EzozinJabi Leon
soraluze.
Jueves, 29 de agosto 2024, 21:44
Aurreko edizioek izandako harrera ona ikusita, Soraluzeko Soragazteak Rugby klubak IV. Beteranoen Eguna antolatu du irailaren 7rako.
Aurtengoan Iruñea, Donostia, Eibar eta Soraluzeko errugbi jokalari beteranoak elkartuko dira, beti ere, Ezoziko zelaian partida batzuk jokatu eta festa giroan burutuko den lagun arteko bazkari bat ospatzeko.
Soragazteak taldeko lagunek aurreratu dutenez, IV. Beteranoen Egunerako prestatutako egitaraua 11:00etan abiatuko da.
Errugbi jokalari beteranoak ordu horretan elkartuko dira Ezoziko zelaian eta horren ondoren bi partida jokatuko dituzte.
Aurreneko partidan, Eibarko Putre Zaharrak eta Soragazteak taldeetako beteranoek ekipo bat osatuko dute eta horrek Iruñeako La Unica eta Donostiako Sai Zaharrak taldeetako beteranoekin osatutako ekipoaren aurka neurtuko ditu indarrak.
Lehen partida amaitu bezain pronto bertaratutako beteranoek beste partida bat jokatuko dute baina hitzordu horretan errugbian aritzeko gogoa duten ume eta gazte guztiek (bertakoak zein kanpotik etorritakoak) ere parte hartu ahalko dute.
Soraluzen irailaren 7rako antolatutako IV. Beteranoen Eguna borobiltzeko, bildutakoak frontoira gerturatuko dira, okasiorako sukaldatutako paella erraldoia lagun artean dastatzeko.
Errugbia ezagutu edo kirol horretaz gozatzeko gogoa duten guztiak gonbidatuta daude antolatutako ekintzetan parte hartzeko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.