Soraluze
Soraluzeko arrozak ekimenean parte hartzeko izena hilaren 18ra arte eman daitekeSoraluze
Soraluzeko arrozak ekimenean parte hartzeko izena hilaren 18ra arte eman daitekeSoraluze
Sábado, 13 de julio 2024, 19:40
Pil-pilean elkarteak, Zabaltzen Sartu kooperatiba elkarteak eta Udalak Soraluzeko arrozak ekimenaren laugarren edizioa antolatu dute hilaren 27rako, hau da, jaietako azken egunerako.
Publicidad
Aurreko urteotan Munduko arrozak izenpean egin zen bezala, aurten Soraluzeko arrozak deitutako ekimenaren helburua «jatorri ezberdineko herritarrak elkarrekin parte hartu, sukaldatu ... eta bazkaltzea da, aurreiritzi, zurrumurru eta estereotipo arrazistei aurre eginez», azaldu dute antolakuntzatik.
Edonola ere, ekimenean parte hartu nahi duten guztiek hilaren 18ra arte eman dezakete izena. Horretarako, 601 602 347 (Arianne) edo 603 678 226 (Uxua) telefono zenbakietara dei egin daiteke (osagaiak erosteko dirua, sutegiak, mahaiak eta bestelako materialak antolakuntzak jarriko ditu).
Ekimena ahalik eta ondoen prestatzeko, interesa duten herritar guztien partaidetzari irekita egongo den bilera egingo da datorren asteartean (18.00etan) Udalak Kalebarren kaleko zortzigarren zenbakian duen lokalean.
Publicidad
Antolatzaileek aurreratu dutenez, «partaidetza errazteko» zaintza zerbitzua izango da uztailaren 27an umeekin bertaratzen direnentzat. Hori bai, zerbitzu hori behar dutenei «aurrez abisatzea» eskatu diete.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.