Soraluze
Soraluzeko Emakumeon* Ahalduntze Eskolaren udazkeneko egitaraua martxan daSecciones
Servicios
Destacamos
Soraluze
Soraluzeko Emakumeon* Ahalduntze Eskolaren udazkeneko egitaraua martxan daA. U.
soraluze.
Sábado, 26 de octubre 2024, 19:19
Soraluzeko Emakumeon* Ahalduntze Eskolaren udazkeneko egitarauaren baitako lehen ekintzak martxan dira eta harrera oso onarekin gainera. Izan ere, Antolaketan diharduen talde eragileak azaldu duenez, tailer eta jarduera guztietako izen-ematea oso martxa onean doa; bereziki nabarmentzekoa da joskintza, biodantza eta sendabelarren tailerrek izan duten arrakasta.
Joskintza tailerrari dagokionez, plaza guztiak bete dira eta itxaron zerrenda dago, tailerra hainbat astez luzatuko baita.
Biodantza tailerrean, ostera, plaza guztiak bete dira eta hamabost emakumek parte hartuko du.
Sendabelarren tailerrerako bi txanda antolatu dira, izen-ematea oso azkar bete baita. Hortaz, talde batek urriaren 30ean eta azaroaren 6an egingo du tailerra eta besteak azaroaren 13an eta 27an. Oraindik badago lekua tailerrean parte hartzeko, beraz, interesa izanez gero izena eman daiteke.
Izen-ematea jarduera bakoitza hasi baino hiru egun lehenago amaituko da behin betiko. Jarduera guztiek izango dute zaintza zerbitzua eta, beranduenez ere, ekintza baino hiru egun lehenago eskatu beharko da.
Izena emateko bi bide egongo dira: online eta aurrez aurre, udal bulegoetan astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara. Izen-emate prozesuan laguntza behar izanez gero, edo jardueraren bati buruzko informazio gehigarria nahi izanez gero 943753043 telefonora deituta edo harrera@soraluze.eus helbidera idatzita lor daiteke.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.