Las diez noticias clave de la jornada
Elgoibarko kiroldegian haur txikienentzat egokitutako jolas gunea. J. LEON

Soraluze

Udalak 0-4 urteko haurrentzako gune berriaren proiektua osatzeko familiekin bilera antolatu du

Jabi Leon

Soraluze

Martes, 30 de enero 2024, 21:41

Soraluzeko Udalak zero eta lau urte bitarteko eta beraien familientzako gune hezitzaile bat sortzeko lanak abiatu ditu Etxaburueta kaleko 3. zenbakiko lokal batean. Udalak herriko haur txikienekin egoteko barne espazio hezitzaile bat sortu nahi du bertan eta dagoeneko proiektu bat garatzeari ekin dio.

Publicidad

Edonola ere, Udal agintariek familiekin osatu nahi dute esku artean duten proposamena eta horretarako 2020-2024 urte bitartean jaiotako haurren gurasoei zuzendutako bilera irekia antolatu dute otsailaren 5erako.

Bilera hori Kalebarren 8-ko lokaleko beheko solairuan egingo da (18.00etan hasita) eta bertan «orain arteko ibilbidearen berri emango da eta espazioaren funtzionamendua eta kudeaketa proposamena landuko dira». Udaletik jakinarazi dutenez, «azalpenak euskaraz emango dira, baina erdal hiztunak bilera jarraitzeko moduak bermatuko dira».

Edonola ere, batzarra ondo antolatu ahal izateko bertaratzeko interesa dutenei izena aurrez ematea eskatzen zaie. Horretarako Udalaren web gunean ipinitako inprimakia bete behar da.

Soraluzeko Udalak «negu honetan bertan» jarri nahi du martxan 0-4 urteko umeentzako espazio berria eta bere helburua «gunearen kudeaketa gurasoekin elkarlanean egitea» da.

Hori dela eta, haur txikien gurasoak animatu nahi ditu otsailaren 5eko batzarrera gerturatzeko, beti ere, «landutako proposamena guztion artean osatu eta aurrera begirako pausuak adosteko».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad