Borrar
Udazken eta neguko gaixotasunei buruzko hitzaldi irekia izango da ostegun honetan
Soraluze

Udazken eta neguko gaixotasunei buruzko hitzaldi irekia izango da ostegun honetan

Jabi Leon

Soraluze

Martes, 5 de noviembre 2024, 17:23

JendartEKIN, 55 urtetik gorako pertsonek esperientziak trukatu eta ezagutza berriak eskuratzeko proiektuak programatuta, udazken eta neguko gaixotasunei buruzko hitzaldi irekia egingo da ostegun honetan (11.00etatik 12.30era bitartean) Soraluzeko Herri Antzokian.

Osakidetzarekin elkarlanean antolatuta, hitzaldia euskaraz «baina gaztelaniaz lagunduta» egingo da eta bertan «eztula, katarroa, gripea edo gastroenteritisa bezalako patologiei buruz hitz egingo da, hau da, udazkeneko hilabeteetan gehien eragiten duten eta osasun-zentroetako kontsultak betetzen dituzten gaixotasunei buruz».

Udaletik aurreratu dutenez, osteguneko hitzaldian «patologia horiei buruzko informazio orokorra emango da, eta patologiei aurre egiteko oinarrizko gomendioak emango dira, baita osasun-zentroetara joateko alarma-sintomak eta -zantzuak ere».

Herritar guztiak gonbidatuta daude osteguneko ekitaldi honetan parte hartzera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udazken eta neguko gaixotasunei buruzko hitzaldi irekia izango da ostegun honetan