Borrar

Soraluze

XXIII. Korrikaren etorrera girotzen joateko kultur ekintza ugari izango dira

Atzo jarri zen abian petoen banaketarekin eta bihar, berriz, Beatriz Egizabalen 'Magma mia' bakarrizketa izango da

Jabi Leon

soraluze.

Jueves, 14 de marzo 2024, 21:09

AEK-k antolatzen duen XXIII. Korrika atzo hasi zen Irunen eta hilaren 20an ailegatuko da Soraluzera (11:00ak aldera eta Eibartik). Hori dela eta, Soraluzeko Korrika Batzordeak euskararen aldeko lasterketa girotzen joateko kultur ekintza ugari antolatu ditu datozen egunetarako herrian. Egitaraua atzo jarri zen abian Korrikarako petoen banaketarekin (Soraluzen hogei erakunde eta elkartetik gorak hartuko dute lekukoa) eta 'Bizkarsoro' pelikularen emanaldiarekin.

Bihar, berriz, Beatriz Egizabalen 'Magma mia' bakarrizketa izango da (19:00etan Herri Antzokian) eta igandean 'Korrotik pikutara' hitzaldi-dantzatua (18:00etan Kainoi Fabrikako aterpean). Era berean, Gaztelekuko erabiltzaileek murala prestatuko dute asteburuan frontoian. atxi Zubizarreta idazleak 'Loak ezkutatzen duena' liburua aurkeztuko du astelehenean (19:00etan) Udal Liburutegian.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco XXIII. Korrikaren etorrera girotzen joateko kultur ekintza ugari izango dira