Zuhaitz landaketa.

Soraluze

Zuhaitz landaketa Baso Biziak elkartearen eskutik otsailaren 1ean

A.U.

SORALUZE.

Sábado, 25 de enero 2025, 20:25

Soraluzeko Baso Biziak elkarteak aurtengo neguko bigarren zuhaitz landaketa antolatu du otsailaren 1erako. Oraingoan landaketa Erlaiko erreka ondoko lurretan egingo da eta ekimenaren sustatzaileek boluntarioak behar dituzte. «Otsailean Erlai erreka inguruan landatuko ditugu zuhaitzak azaroan egindako landaketari jarraipena emanez. Oraingoan ere landaketa Lurgaiarekin batera egingo dugu, bertako lur jabearekin daukagun zaintza akordioari esker, orain dela gutxi arte pinadi izandako inguru horretan basoa birsortzen laguntzeko».

Publicidad

Parte hartzaileak Olako zubian elkartuko dira, goizeko 9:00etan. Hamaiketakoa antolatzaileen esku egongo da, baina ura norberak eraman beharko du. Mendiko edo uretako botak eta arropa erosoa eramatea gomendatzen dute, eta euritarako arropa, badaezpada. Eskularruak eta tresnak antolatzaileek eramango dituzte.

Izena emateko soraluzekobasobiziak@gmail.com edo info@ lurgaia.org helbide elektronikoetara idatzi behar da honako informazioarekin: izen abizenak, adina eta herria (gaia: otsailak 1 Soraluze). Azken eguna hilaren 30a izango da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad