Secciones
Servicios
Destacamos
A. Urbieta
Donostia
Domingo, 26 de enero 2025, 18:46
Giro ederrean joan zen larunbatean Lesakako Bertso Eguna, aurreikusitak zegoen moduan. Izan ere, ekitaldietarako sarrera guztiak agortuta zeuden eta bertsozale ugari hurbildu ziren herrira haietaz gozatzeko asmoz. Oinak bidean ibilbidearekin hasi zen eguna. Harriondoatik abiatu ziren bertsozaleak, eta mendi buelta gidatua egin zuten. Herrira itzultzerakoan hasi zen bertso poteoa. Aramaioko Bertso Eskolako, Epifora Bertso Eskolako eta Lilibertso Bertso Eskolako hurrengo bertsolariek parte hartu zuten : Ane Zuazubiskar, Danel Herrarte, Iraide Onaindia, Manex Agirre, Eli Pagola, Maider Arregi, Oihana Arana, Uxue Alkorta, Aitor Etxebarriazarraga, Asier Galarza, Ibai Amillategi eta Iker Uriarte. Bertso poteoa alaitzen Amaia Taberna eta Olaia Urdangarin trikitilariak aritu ziren. Luntxaren bueltan pasa zuten eguerdia bertsozaleek Arranon.
Arratsalderako are jende gehiago gerturatu zen Lesakako Bertso Egunera. Hala. 17:00ak pasatxoan hasi zen 'XXI mende, 25 (H)illbeltz' bertso saioa Harriondoa kultur etxean, eguneko ekitaldi nagusia. Kantuan Alaia Martin Etxebeste, Amets Arzallus Antia, Julio Soto Ezkurdia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Maialen Lujanbio Zugasti eta Peru Abarrategi Sarrionandia. Nerea Ibarzabal Salegi zen kantuan aritzekoa, baina azken orduan Lujanbiok ordezkatu zuen. Gai-jartzaile lanetan Alaitz Rekondo Ferrero aritu zen.
Arratsaldekoa amaituta, sagardotegian afalduko zuten gero bertsozaleek, eta afalostean, bertso jarriak izan ziren Ekhiñe Zapiain Arlegi, Josu Txoperena Iribarren eta Manex Pagola Apezetxearekin. Egunari amaiera biribila emateko, DJ Infernu egon zen Arranon.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.