

Secciones
Servicios
Destacamos
Nobela beltza modan dago eta, osasun egoerari aurre eginda, (H)ilbeltza Baztanera itzuliko da 2022ko uratrrilaren 24tik 30era. Gainera, betiko formatura itzulita izango da antolatzaileek zehaztu dutenez. Ekimenaren zortzigarren edizioa izango da. «Ilbeltzean eta aste batez ospatuko dugu Baztanen (H)ilbeltza, Euskal Nobela Beltzaren Astea», jakinarazi dute.
Aste batean zehar euskal sortzaileak nobela beltzarekin lotuak dauden adierazpen kultural desberdinen eskaintzen dituzte: solasaldiak, mahai inguruak, aurkezpenak, antzerkia, zinema, musika, jokoak eta abar. Jarraian egitaraua:
Astelehena 24: Koldo Bigurekin solasaldia 19:30etan Arizkurengo liburutegi beltzan. Bigurek Massimo Carlottoren 'Agur, maitea, ikusi arte' itzuli du, azken (H)ilbeltza bekaren irabazlea.
Asteazkena 26: Beñat Hach Embarekeren eskutik 'Euskal Gaizkileak' solasaldia Anizko elkartean 19:00etan.
Osteguna 28: Ainize Madariagak gidatuta 'Marga Andurain abenturaren gurpilean' klasikoari buruzko solasaldia Elizondoko Arizkunenean 19:00etan.
Larunbata 29: 'Beltzak argitara. Hondar ahoak (H)ilbeltzan' mahai-ingurua Baztanen Koldo Almandoz zinegilea eta Marian Fernadez ekoizlearekin.
Kondoren, 14tan, bazkaria izango da Erratzuko elkartean.
Bazkalostean, berriz, Itxaro Bordaren Euri zitalari esker eleberriari buruzko aurkezpena, Ane Gartziaren eskutik. Iluntzean, (H)ilbeltzako tradizioetako bat: Susmagarrien gaua Erratzun barna.
Igandea 30: bi ekitaldi amaiera emateko.
11etan, Iruritako plazan hasita, Itzuli beltza egingo dute, Lubakietako oroiminak izenburuarekin.
19etan, «Frankenstein agurgarria» emanaldia eskainiko dute Pettik eta Ana Galarragak.
Baztango nobela beltzaren astea 2015a geroztik ospatzen da neguan, urtarrila hilabetearekin hitz jokoa eginez. 2017an lehen aldiz beka bat eman zuten eleberri beltz bat argitaratzeko, zehazki Miel Anjel Elustondori eta 'Kezko bola batek itoak birikak' liburua idatzi zuen. Ondoren etorri dira 2018an Josu Barambonesen 'Lardaska' eleberriaren itzulpena (originala Patricia Highsmithen-a da), 2019an Miren Gorrotxategiren 'Sotoan gordeak', 2020an Koldo Biguriren 'Arrivederci amore, ciao' (Massimo Carlottok idatzitakoaren itzulpena) eta 2021ean Eneko Barberenaren 'Xukunetatik aldendu ahala'. Gutziak Txalaparta editorialak argitaratu ditu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Los libros vuelven a la Biblioteca Municipal de Santander
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.