Secciones
Servicios
Destacamos
Udalerri Euskaldunen Eguna ospatu da gaur Lesakan, 'Zubiak Zeharka' lelopean, festa eta aldarrikapena uztartuz. Goizean UEMAren batzar nagusia egin zuten udalerri euskaldunetako ehun bat alkate eta zinegotzik, eta eguerdian ekitaldi instituzionala ere izan zen Lesakako plazan, erakunde publikoetako eta euskalgintzako ordezkaritza zabalarekin.
Batzar nagusia Harriondoa kultur etxean zen. Euskal Herri osotik heldutako ehun bat alkate eta zinegotzi bildu ziren bertan. Mankomunitatearen jardueraren baitako ohiko kontuez gain, Bakaiku, Ituren, Lakuntza eta Zegamako udalek UEMAko kide izatea eskatu zen, eta baiezkoa eman zen.
Beraz, UEMA 111 udal izatera iritsi da. Guztien artean 346.000 biztanleko lurgune euskalduna osatzen dute. Gaur egun, 175 udalerri inguru dira udalerri euskaldunak, biztanleen %70etik gora euskalduna dutenak.
UEMA batzar nagusian zegoen bitartean, Lesakako Herriko Etxean euskara taldeen topaketa ere antolatu zen, euskararen aldeko olatu berria sortzeko gakoak aztertzeko. Horretarako, euskara taldeen lana ezagutzea eta elkarren berri izatea garran-tzitsua iruditu zaie antolatzaileei, eta lan-saio praktikoa antolatu zuten Bor-bor Bortzirietako Euskaltzaleen Mugimenduaren laguntzarekin.
Ekitaldi nagusian, berriz, euskalgintzako eta erakunde publikoetako hainbat ordezkari izan ziren. Besteak beste, Josune Zabala Eusko Jaurlaritzako Hizkun-tza Politika Sailburuordetzako Hizkuntza ikerketa eta koordinazio zuzendaria, Nekane Artola Ikastolen elkarteko lehendakaria, Martxelo Otamendi euskalgintzako kidea, Jon Abril Elhuyarreko Koordinatzale nagusia, Elena Zabala Nafarroako Ikastolen elkarte lehendakaria, beste hainbaten artean.
Lesakako alkate Ladis Satrustegiren hitzen ondoren, Euskal Herrian Euskaraz elkarteak urte askoan egindako lana aitortu eta omendu zuten UEMAk eta Lesakako Udalak. Ondoren, UEMAko lehendakari Martin Aramendiak hartu zuen hitza, eta udalerri euskaldunak herri honen etorkizunerako giltzarria direla nabarmendu zuen. «Etorkizun hori euskalduna eta sendoa izan dadin lanean ari gara aspaldidanik, eta gero eta zabalagoa da elkarlana, bai euskalgintzarekin, eta baita gainerako erakunde publikoekin ere». Ekitaldiaren amaieran, Udalerri Euskaldunen Egunerako sortutako abestia zuzenean jo zuten Lesakako hainbat musikariren artean, Tantirumairu dantza taldeko kideen laguntzarekin. Bazkari herrikoiaren ondoren, ekitaldiz betetako arratsaldea ospatu zen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.