Kiroldegiari buruzko parodia egin zuen talde irabazleak. MENDIZABAL

Hondarribia

'Amonan xalda berua' garaile parodian

Gipuzkoa plazan egin zen eta hamazazpi taldek hartu zuten parte

Iñigo Aristizabal

HONDARRIBIA.

Martes, 4 de marzo 2025, 20:54

Aurtengoan Gipuzkoa Plazara jo zuten herri olinpiadetako taldeek inauterietako parodia ospatzeko. Azken urtetan Jostaldi zein Soroetako frontoietan ibiliak ziren, baina ez dira leku aproposak, batez ere soinu aldetik, eta kokapen berri hau, aldiz, gustokoa dela esan dute antolatzaileek. Ikusle asko bertaratu ziren eta taldeen lanarekin gozatu eta barre egin zuten.

Publicidad

Proba hau ez da derrigorrezkoa eta hamazazpi izan ziren parte hartu zuten taldeak. Haien artean garaile, 'Amonan xalda berua' eta Sorotan Beleren moldaketa izan zen, herriko lau irakaslek osatutako epaimahaiaren 108 botorekin. Bigarren eta hirugarren postuetan 'Josu Belea' eta 'Athletik Klub Txiplau' izan ziren, 104 eta 103 punturekin.

Aurtengo olinpiadetako hurrengo hitzordua martxoaren 22an izango da eta itsas probak egingo dituzte.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad