
Hondarribia
Arte garaikidearentzat leku berri bat jaio da herrian, Maddalen du izenaSecciones
Servicios
Destacamos
Hondarribia
Arte garaikidearentzat leku berri bat jaio da herrian, Maddalen du izenaMartxan da Maddalen, arte garaikideari eskainitako gunea. Garai batean Santa María Magdalenaren eliza egon zen eraikinean dagoen espazioa da, eskailera mekanikoen lehen eta bigarren tramoen artean kokatua.
Ortzi Alonso Kultura zinegotziak dioenez, «Maddalen bertako artisten sormena bultzatzea eta artearen eta komunitatearen arteko elkarrizketa sustatzea helburu duen espazio berritzaile eta dinamikoa da». Bere helburuak, «tokiko artistei ikusgarritasuna emateaz gain, komunitate-sentimendua indartzen duen elkargune dinamiko bat sortzea da, auzoa eta herria kulturaren bidez aberastuz».
Txikia bada ere, kultur jarduera mordoa antolatzeko prestatua dago: Taldeko eta bakarkako erakusketak; bideo-emanaldiak, hitzaldiak eta tailerrak; performanceak eta musika esperimentala; eta sortzaileen eta auzotarren bilerak.
Kudeaketari dagokionez, urtebeteko epetan artista edo kultur eragile baten esku egongo da. Hasieran, Judas Arrieta arduratuko da Maddalen martxan jartzeaz eta urte batez gune honen kudeaketaz. Ondoren, beste eragile edo sortzaile bati utziko zaio espazioaren ardura, ikuspegi eta proposamen berriak ekarri ahal izateko.
Aurtengo programazioa iada erabakia dago eta bost erakusketa antolatuko dira. Lehena martxan da eta Maddalen, bere ezaugarriak eta helburuak ezagutzeko balio du. Apirila guztian zehar, hiru helbururen inguruan joango da erakusketa: Batetik, herritar orok espazioaren ezaugarri eta helburuak ezagututaraztea.
Bigarrenik, zerrenda osatzea. Otsailean bilera bat egin zen eta hogeita hamar artista eta sortzaile urbildu ziren. Baina badira gehiago. Horregatik, herriko artistak, sortzaileak eta kultur-eragileak identifikatzeko eta euren lana sustatzeko zerrenda bat eratuko da, komunitatea indartu eta etorkizuneko ekimenetan baliagarria izan dadin.
Eta azkenik, herritarren iritzia eta proposamenak bilduko dira. Maddalenek komunitatearen ahotsa entzutea eta elkarlanean proiektu kolektiboak bultzatzea helburu du. Bisitariek iradokizunak eta pentsamenduak kutxa batean uzteko aukera izango dute, artearen bidez lotura sendoak eraikitzeko. Maiatzetik aurrera ritmo normala hartuko du arte garaikidearen gune honek eta aurreikusita daude bertako bi artisten banakako erakusketak eta auzoaren eta herriaren errealitateari lotutako bi taldeko erakusketa.
Azkenik, ikuspegi berriak eskaintzeko helburuarekin, Maddalenek hainbat jarduera osagarri proposatzen ditu, hala nola tailerrak, hitzaldiak, bisita gidatuak eta mahai inguruak, artistak, bizilagunak eta kultur arduradunak elkartzeko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran muerta en un río a la actriz Sophie Nyweide
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.