Hondarribia
Cimasubek azken saioa eskainiko du gaur auditorioanSecciones
Servicios
Destacamos
Hondarribia
Cimasubek azken saioa eskainiko du gaur auditorioanI. A.
HONDARRIBIA.
Viernes, 28 de marzo 2025, 19:49
Gaur Cimasub Tourraren hirugarren eta azken saio izango auditorioan, 19:00etatik aurrera eta dohain. Aurtengo leloa 'Irudi bakoitza, konpromiso bat. Begirada bakoitza, aukera bat' izan da, ozeanoen esentzia harrapatzen duten argazkilarien eta zinemagileen dedikazioa sinbolizatzen du, haiek babesteko konpromisoa hartuz.
Lehenengo saioa itsas biodibertsitateari eta espezieen eta ingurunearen arteko harremanei buruzkoa izan zen, atzo kontserbazioaz eta jasangarritasunaz aritu zen, klima aldaketa eta kutsadura bezalako gaiak jorratuz, eta gaurkoan itsasoari lotutako giza eta kultur istorioak nabarmenduko ditu. Emanaldian zehar, munduko itsas paisaiarik ikusgarrienak azalduko dira, kontserbazio premia larria gogorarazten digun bitartean.
Hauek dira gaur eskeiniko diren laburmetraiak eta grabatuak dauden lekuak: 'Red alert on corals' (Singapur); 'Raja Ampat, the last paradise da' (Indonesia), Urrezko Baranda irabazi zuena musikalen sailean; 'A truly plastic neutral fishery' (Azore irlak), kontzientzia ekologikoaren mezuagatik Aquarium saria jaso zuena; 'Magic of the macroverse' (Filipinak), film laburren sailean Urrezko Baranda irabazi zuena; lehiaketara aurkeztutako ehun argazki onenak biltzen dituen diaporama; 'Heart of the Sea' (Bermudak), Orain Gipuzkoa emakumeen lan onenari esker eta 'El calderón tropical' (Kanariar irlak), Urrezko Baranda irabazi zuena dokumental sailean eta gaurko luzeena, 29 minututakoa.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.