Borrar
Igor Enparan, Garoa Lekuona eta Igor Arrietak iragarri zituzten Euskaraldiako ekitaldiak. I.A.
Euskaraldia girotzeko 30 ekitaldi inguru prestatu dituzte larunbatetik aurrera

Hondarribia

Euskaraldia girotzeko 30 ekitaldi inguru prestatu dituzte larunbatetik aurrera

Maiatzaren 3an Taberna Ibiltariaren saioa izango da eta maiatzaren 24ean euskaraokea egingo da

Iñigo Aristizabal

Hondarribia

Viernes, 14 de marzo 2025, 20:10

Aurtengo Euskaraldia maiatzaren 15etik 25era izango da baina Hondarribian, eta 'Euskarari ximiko' lelopean, hainbat ekitaldi egingo dira data horiek iritsi baino lehen. Larunbat honetan, goizeko 11:00etatik 14:00etara, Kirol Kaian izango da Euskaraldiaren jai txiki bat, ekimenean izena emateko aukerarekin eta haurrentzako jokoekin, besteak beste. Ostegunean, aldiz, Laburbira film laburren emanaldia iragarri dute, kultur etxean.

Txapa banaketa, irakurketa saioak, hitano ikastaro laburra, liburu aurkezpenak, Euskaraldia auzoetan, tailerrak, Psilocyben kontzertua, mahai ingurua, Parketarrak, dantza saioak, mintzodromo ibiltaria, Momotxorroak dokumentala, Gamazada antzerki dantza ikuskizuna...

Guztira, 30 hitzordu inguru eta haien buru, maiatzak 24an, Santa María Magdalena plazan, erromeria, bazkari herrikoia eta euskaraokea.

'Euskarari ximiko'

Igor Enparan alkateak Euskaraldiaren helburua gogoratu du: «Hondarribitarrok euskaraz hitz egin dezagun gehiagotan eta gehiagorekin. Otsailean Euskaraldiko Herri Batzordea osatu ondoren, eta bertan herriko leloa, 'Euskarari ximiko', adostu ondoren, azken aste hauetako lanketa nagusia Euskaraldiko egitaraua prestatzea izan da eta hogeita hamar egitasmo baino gehiago prestatu dira».

Berriz ere azpimarratu zuen «Hondarribian euskararen ezagutza %70etik gorakoa dela baina erabilera, aldiz, %16koa besterik ez. Euskaraldiarekin bilatzen dena da herritarren aktibazioa, kontzientziazio bat».

Garoa Lekuona Euskara zinegotziak egitaraua «bi ataletan banatua dagoela» argitu zuen. «Batetik, maiatzaren 15 arte, adin guztietarako eta eremu ezberdin askotan egingo diren ekimenekin. Eta bestetik, 15 eta 25 artekoa, Euskaraldiaren datetan».

15ean, «txapa jartzeko ekitaldi kolektiboa egingo dugu eta, harekin batera, mintzodromo ibiltari bat. Ideia berriak eta ekintza berriak nahi genituen, freskura eman nahi genion, eta hori da horietako bat».

Euskaraokea, 24an

Bestea, maiatzaren 24ko euskaraokea. «Ikusten genuen behar genuela ekitaldi kolektibo bat herritarrak aktibatzeko. Gabi de la Mazarekin harremanetan jarri gara, etorriko da eta 80 partaide inguru beharko ditugu saio polita ateratzeko. Erronka handia da baina ilusioarekin gaude».

Igor Arrieta da Euskaraldiaren Hondarribiko dinamizatzailea eta azpimarratu zuen «udaleko beste sail batzuekin lankidetzan prestatu dugula egitaraua. Gaurtik hasita ia larunbatero eguerdian zerbait egongo da Euskaraldiaren inguruan».

Haietako bat maiatzak 3a izango da eta Hondarribira etorriko da beste behin Taberna Ibiltaria.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskaraldia girotzeko 30 ekitaldi inguru prestatu dituzte larunbatetik aurrera