Borrar
Igor Arrieta Euskaraldirako Udaletik kontratatu den dinamizatzailea, Garoa Lekuona Euskara zinegotzia eta Ander Moron Euskara Saileko buru berria. I.A.
«Euskararen erabilera igo nahi dugu, bai Euskaraldian, bai eta ondoren ere»

Hondarribia

«Euskararen erabilera igo nahi dugu, bai Euskaraldian, bai eta ondoren ere»

Ahobizi eta Belarriprest izateko epea martxoan zabalduko da eta otsailaren 4ean batzordea ostazeko bilera egingo da

Iñigo Aristizabal

Hondarribia

Lunes, 13 de enero 2025, 20:20

«Euskaraldia euskararen erabilera aktibatzeko mugimendu soziala da, euskararen erabilera handitu nahi du, eguneroko harremanetan euskara lehenetsiz eta 11 eguneko praktika sozial masibo bateratu baten bidez, maiatzaren 15etik 25era. Hizkuntza-ohituren inertziak astindu eta herritarrek euskara gehiago erabiltzeko urratsak emango dira eta entitateek euskaraz bizitzea ahalbidetuko duten neurriak ere». Hala aurkeztu du Euskaraldia Igor Arrietak, ekimen honek Hondarribian izango duen dinamizatzaileak.

Berritasunekin dator laugarren Euskaraldia. Nabariena, data aldaketa, azaroan izaten bait zen baina oraingoan. maiatzan, «gizarte bizitza gehiago eta baldintza sozial egokiagoak dauden garaian». Bestalde, parte hartzen duten entitateei euskararen presentzia indartzeko planak proposatuko zaizkie. Ahobizi eta Belarriprest izateko epea martxoan zabalduko da.

Gainera, lehenengoz 16 urtetik beherakoek parte hartu ahal izango dute. «Komunitate handia osatzen dute, eta hezkuntza zentroetan tresna gutxi dute. Haurrei eta nerabeei Euskaraldian 'Xaxatzaile' izateko proposatuko genieke: Ikastetxeetan trebatu egingo lirateke: hizkuntza ohiturei buruz, etab. Gero, gurasoak eta inguruko helduak, arretaz en-tzuteaz gainera, euskaraz egitera xaxatuko lituzkete».

Erabilera datu kaxkarrak

Garoa Lekuona Euskara zinego-tziak gogoratu duenez, «Euskaraldia euskararen erabilera aktibatzeko mugimendua da. Euskarak, hizkuntza gutxitua izanik, beti baitauka aktibatu beharra, zaindu, indartu eta are gehiago, hizkuntza erabilera kontziente baten beharra».

Udalaren ikuspegitik, «Euskaraldia 2025eko agendan euskararen erabilera aktibatzeko herritarrok eta eragileok dugun egitasmo nagusia da. Herri mugimendua da, eta Udaletik baliabideak jarrita gure herriak saretu eta aktibatuta euskararen erabileran gehiago eragin dezan nahi genuke. Gogora ekarri behar baitugu Hondarribiak dituen euskararen erabilera-datuak kontuan harturik, erdara nagusi duen udalerri euskalduna dela gurea, hamar elkarrizketetatik bi ere ez direlako euskaraz, nahiz eta hamar biztanletik zazpi euskaraz hitz egiteko gai izan».

Beraz, «argi dago gure herriak hizkuntzaren erabilera kontziente baten beharra duela gure herriaren euskal nortasunari eutsiko badiogu. Hondarribiarra izatea euskalduna eta euskaraduna izatea dela ulertzen badugu. Udaletik, herriaren nahia hori dela sentituta, eta azken urteetan euskararen erabilera apala edo kaxkarra dela-eta herritar eta eragile askoren ahotatik jasotako kezkari erantzunez, Euskaraldia baliatu nahi dugu herriko hizkuntza ohituretan eragiteko, bai Euskaraldiaren datetan, eta baita Euskaralditik haratago».

Euskaraldia Euskal herri osoko mugimendua bada ere, Hondarribian Euskara Sailaren jardunean integratuko da. «2024an martxan jarritako euskara mahaiarekin erabat lotuta egongo da. Esan bezala, behin Euskaraldia pasata, euskararen erabilera aktibatzeko konpromisoa hartua dugu eta horretan lanean jarraituko dugu».

Euskara saileko buru berria

Euskaraldiaren aurkezpenarekin batera, Ander Moron Euskara Saileko buru berria ezagutarazi zen atzoko prentsaurrekoan. Besteak beste, legealdi honetako herri mailako erabilera plana gauza-tzearen ardura izango duen teknikaria da.

Moronek gogoratu zuen nola «otsailaren 4ko bileran herri ba-tzordea eratuko dugu eta hori izango da Euskaraldiaren hauspoa, aktibazioan eta eragiletzan ariko den herritar taldea».

Gainera, «Udalean argi daukagu Euskaraldia erreminta interesgarria dela herrian bizi dugun egoera iraultzeko. Arestian aipatu bezala, erabilera datuak oso bajuak dira eta bereziki kezkagarria da datua gazteen artean. Ohitura horiek aldatzea berebizikoa da herri honek euskaldun izaten jarraituko badu».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Euskararen erabilera igo nahi dugu, bai Euskaraldian, bai eta ondoren ere»