Hondarribian kokaturik dagoen Txispum Aretoa ezagutu

Txarli Subijanak Txispum Aretoko ateak ireki dizkigu

A. Arruabarrena

Hondarribia

Domingo, 13 de octubre 2024, 11:58

Txispum Aretoa familiei bideratutako espazioa da, non haurrek esploratzeko eta jolasteko gune ezberdinak aurki ditzazketen: egurrezko txabolak edo irakurketa txokoa, adibidez. Helduek, berriz, kafetegi bat dute haien eskura. Gainera, urtebetetzeak ere antolatzen dituzte, haur bakoitzaren behar eta gustuetara egokituak. Ikasturtean zehar zenbait ikastetxe bertara hurbiltzen dira eta oporraldian ludoteka zerbitzua eskaintzen dute. Astelehenetik igandera 16:00etatik 20:00etara irekitzen dute. @txispum Instagram profilean bai eta bertan dituzun linketan informazio gehiago duzu.

Publicidad

Honetaz aparte, Artean espazioa aurkitu dezakezu. Haur eta helduentzako adierazpen artistikoko klaseak diziplina desberdinekin: marrazketa eta pintura Juncal Alfonsorekin, komikia Jorge Madejonekin eta letteringa Jessica Lorenzorekin. Sormenerako lekua. Noizbeinka tailerrak ere antolatzen dituzte asteburuetan eta ikastetxeekin lan egiten dute. @arteanespazioa Instagram profilean gehiago duzu.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad