
Hondarribia
«Milaka ordu sartu zituen»Secciones
Servicios
Destacamos
Hondarribia
«Milaka ordu sartu zituen»HHamaika anai-arreben artean zazpigarrena, Maximo Sagarzazu Ugarte 1912an jaio zen Akartegi auzoko Larramendi-enea baserrian, Juan Miguel (Famiel) eta Ignaciaren (Inaxi) semea. Oinarrizko hezkuntza baino ez zuen jaso, baina izaera kuriosoa eta urduria zuenez, bere kabuz ikasten jarraitu zuen eta topatzen zituen euskal aldizkari eta egunkarietatik abiatuta bere euskara hobetu zuen.
Jubilatu ondoren, Hondarribiko mapak eta koadernoak egin zituen. Oso azkar aldatzen ari zen herriaren testigantza utzi nahi zuen eta oroimen ariketa harrigarria egin zuen, bere gaztaroko eszenatokia xehetasunez erregistratuz.
Mapak eta koadernoak Aranzadik berreskuratu ditu eta Arma Plaza Fundazioaren 'Ezagutu zure hiria'ren azken saioko protagonistak izan dira. 'Maximo Sagarzazu Ugarte: Hondarribia bihotzez marraztuta' izeneko hitzaldia eskaini zuten bere biloba Lupe Altuna Sagarzazuk eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea den Iñaki Sanz-Azkuek. Gainera, martxoa bukatu arte Arma Plazan erakusketa dago ikusgai.
Lupe Lekuonak gogoratu zuen nola «familian bagenekien mapa horiek hor zeudela baina ez genekien haiekin zer egin. Ramon Muñozek digitalizatu zituen eta Iñaki Sanz-Azkuek interesa agertu zuen. Berak 2018an idatzitako artikulu bat nonbait Euskadiko Artxibo Historikoaren belarrietara iritsi zen. Gurekin harremanetan jarri ziren, materiala erakutsi genien eta akordio bat egin genuen. Gure eskaera izan zen Hondarribian erakusketa bat egitea. Hori egin da. Baita ere eskatu genuen liburu bat egitea eta, nahiz eta prologoa egina dagoen, oraindik ez da aurrera joan».
Iñaki Sanz-Azkuek onartu zuenez, «proiektu batzuk, eta agian interesgarrienak, nahi gabe hasten dira. Maximoren lana ikusi nuenean, erotu egin nintzen. Harrigarria iruditzen zitzaidan eta ezin nuen onartu armairu batean gordeak egotea. Gaia mugitzen hasi nintzen eta familiari eskertu behar diot bere prestutasuna, horrela herri guztiak ikusi dezakealako lan ikaragarri hau».
Bere bilobaren hitzetan, Maximo «baserritarra zen, eta ondoren CAFen ere lan egin zuen. Oso fededuna zen eta sekulako ikasteko gogoa zuen. Nik uste dut hil zen arte, beti ikasi nahi izan zuela. Eta hori guri behin eta berriz esaten zigun». Baita ere, «euskaltzalea zen oso eta militantea. Ez zen euskaraz alfabetatua, baina dena euskeraz egiten zuen. Bertsolaria ere bazen».
Jubilatu aurretik hasi zen orain ezagutu ditugun mapak eta koadernoak egiten. «Bera mutil koskorra zeneko Hondarribia galtzen ari zenaren pena zeukan. Erdalduntzen ari zela, 'ciudad dormitorio' bihurtzen... Ez zen progresioaren kontrakoa, baina esaten zuen Irun Hendaia baino 25 urte atzeratuagoa zegoela eta Hondarribia Irun baino 25 urte gehiago».
Hurrengo belaunaldietarako testigantza utzi nahi zuen eta hala adierazi zuen koadernoetako batean: «Denentzat ondo dagokion esaera batzuek argitaratu edo adierazi nahian nator, hau da nire pozaren pozez izan dadila nire ondoren datozen gizarte gazteak jakin dezaten».
«Milaka ordu sartu zituen. Eta bere lanean eboluzioa ere nabaritzen da. Lehenbizikoak txuri-beltzean egin zituen eta detaile gutxiagorekin. Gero koloretan eta detaile pila batekin». Maximoren detaile mailaren erakusgarrietako bat, sagar moten zerrenda egin zuela eta 54 mota ezberdin sailkatu zituela. Baita ere, alde zaharreko mapa egin zuenean, prozesio bat marraztu zuen, pauso guztien ordena zehatz-mehatz mantenduta. Biztanleei buruzko zerrendak ere egin zituen, bakoitzaren ogibidearekin.
Bere lana etorkizunerako gelditzeko «makinaz idaztea eskatzen zigun guri. Eta amaigabea zen. Gainera, grafia, ortografia... Oso zaila da. Lan asko dago hor, ordu pila behar dira hori dena ondo gordetzeko».
Iñaki Sanz-Azkuek mapa hauek «magikoak» direla dio. «Berak irudikatzen du buruan daukan informazioa eta hori dator transmisiotik eta bizipenenetatik. Eta mapa horiek hainbeste informazio dute non adibidez ni segituan joaten naizen animali eta landaretara, baina beste norbait joango den baserrietara, edo erreketara... Filologo batek, biologo batek, arkeologo batek, etnografo batek edo antropologo batek ez dute gauza bere ikusten».
Marrazki horietan «naturari buruzko ezagutza ikaragarria dago. Eta bertako hizkuntzarena. Mapa arruntetan topatzen ez dugun informazio asko dago. Bertako espeziak, bertako izenekin... Eta toponimo bakoitzaren atzean sekulako informazioa dago. Denbora asko behar da mapa bakoitza behar den bezala ikusteko».
Publicidad
Jon Garay y Gonzalo de las Heras (gráficos)
Álvaro Soto | Madrid
Beñat Arnaiz | San Sebastián y Lara Ochoa | San Sebastián
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.