Irun
EH Bilduk eskatu du euskara ikasteko udal diru-laguntzak «behingoz ordaindu daitezen»Secciones
Servicios
Destacamos
Irun
EH Bilduk eskatu du euskara ikasteko udal diru-laguntzak «behingoz ordaindu daitezen»M. A. I.
irun.
Lunes, 7 de abril 2025, 20:18
Irungo EH Bilduk 2024 urteari dagozkion udal diru laguntzak «oraindik» ez direla ordaindu salatu du, «eta horrek haserrea piztu du euskaltegietan aritzen diren ikasleen artean».
Otsailaren amaieran galdetu zuen EH Bilduk gai horri buruz, eta «udal gobernuak onartu zuen ordainketak epez kanpo egin beharko zituela. Hori horrela, lehenik aurrekontuaren likidazioa egitea beharrezkoa zela aipatzen zen, gerora atzeratutako hainbat ordainketari aurre egiteko. Horren harira, esan behar dugu dagoeneko 2024 urteko aurrekontuaren likidazioa egina dagoela, hortaz, atzeratutako ordainketei aurre egiteko aukera egon badagoela», nabarmendu du EH Bilduk.
Udal taldeak «diru-laguntza hauen ordainketei lehentasuna ematea» eskatu dio Udal Gobernuari. EH Bilduren ustez, «euskara ikasteko hautua egiten duten irundarrek errespetua merezi dute». Gogoratu dutenez, udal diru laguntza hauen bidez klaseen aprobetxamendua froga dezaketen ikasleek ordaindutako matrikularen kopurua eskuratu dezakete. «Esan beharrik ez dago euskararen ikaskuntza sustatzeko neurri esanguratsua dela, bereziki Irunen», azpimarratu dute EH Bildu taldetik, eta Udal Gobernuari «bere betebeharrak lehen bai lehen bete ditzan» eskatu diote.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.