Borrar

Irun

Euskal Herri inauteria eta puska biltzea ez dira faltako egitarauan

Martes, 11 de febrero 2025, 20:26

Kemen Dantza Taldeak ez du hutsik egingo eta aurten ere Euskal Herri Inauteria plazaratuko du martxoaren 1ean, larunbata. Aurten, taldeak Lizartzako dantzak aukeratu ditu gai bezala eta Irungo kaleetan zehar erakutsiko du aste hauetan prestatzen ari den emanaldia. Urtero bezala, abiapuntua Pio XII plaza izango da: dantzariak handik irtengo dira eguerdia baino bost minutu geroago eta erdigunetik ibiliko dira, Zabaltza eta San Juan plazetan geldialdiak eginez.

Inauteriak Irungo landa-eremuetara ere iritsiko dira puska biltzea antolatzen duten taldeei esker: martxoaren 1ean Eraiki Dantza Taldea (Bidasoa eta Behobia), Ibarla Meaka Dantza Taldea (Meaka) eta Txorimaloak Soinu Taldeak (Anaka) egingo dute puska biltzea, eta igandean, martxoak 2, Egoipar Meaka Dantza Taldearen (Meaka), Meakako Adixkideak Dantza Taldearen (Meaka) eta Kemen Dantza Taldearen (Olaberria) txanda izango da.

Nuria Alzaga Kulturako ordezkariak ekitaldi horiez gozatzeko deia egin zien hiritarrei eta antolatzaileen lana eskertu zuen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskal Herri inauteria eta puska biltzea ez dira faltako egitarauan