AEK-k, Aitzondok, Irunabarrek eta Betti Gottik sinatzen dute biharko deialdia. F. DE LA HERA
Irun

«Euskaldunon kontrako epaia» salatzeko mobilizazioa antolatu da gaurko

Irungo euskalgintzako lau eragilek langile publikoei hizkuntza-eskakizunak ezartzearen kontrako epaia salatu dute

Lunes, 28 de octubre 2024

Irungo euskalgintzako lau eragilek mobilizazio deialdia egin dute gaurko, asteartea. 19:00etan bilduko dira San Juan plazan, «euskaldunon hizkuntza-eskubideen kontrako epaia salatzeko. Oldarraldi judiziala bueltan dugu gure hirian, zoritxarrez». Irungo AEK-k, Betti Gotti Euskal Kultur Elkarteak, Irunabar Bertsoaren Bilguneak eta Aitzondo Euskara Taldeak sinatzen dute deialdia. Azaltzen dutenez, «kasu honetan, Donostiako epaitegi batek ebatzei du euskararen kontrako erabakia», baina Irunen ere eragina du.

Publicidad

Azaldu dutenez, «Gipuzkoako Foru Aldundiaren organismo autonomoa den Kabia erakundeak adineko pertsonentzako eta mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako egoitzak kudeatzen ditu», haien artean, Irungo Ama Xantalen egoitza 2020tik. Bi urte ondoren, Kabiak hasi zuen «56 zaintzaile egonkortzeko deialdia», eta 49 lanpostutan «ezarri zuten euskarazko hizkuntza-eskakizuna», B2 maila gehienetan eta B1 batzuetan. «Bada, bertan behera geratu da egonkortze-deialdia, bi langilek jarritako salaketa haintzat hartu baitu epaileak, eta arrazoia eman die salatzaileei, ezarritako hizkuntza-eskakizunak neurriz kanpokoak zirela iritzita».

Euskalgintzako eragileek diotenez, «epai honek zuzenean eragiten digu Irungo herritarroi». Hori dela eta, biharko deialdia luzatu diete «Irungo euskaldun eta euskaltzale guztiei».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad