Irun
Ikasleak, patioaren eraberritze lanketaren erdiguneanSecciones
Servicios
Destacamos
Irun
Ikasleak, patioaren eraberritze lanketaren erdiguneanJueves, 3 de abril 2025, 20:52
Ane Juradok eta Amaia Garciak, Toki Alai Gazteluzar BHIko berrikuntza pedagogikoko arduradunak, patioaren eraldaketa prozesuaren nondik norakoak azaldu zituzten. Eskola mahaian lanketa eta zonaldearen behaketa egin ondoren, galdetegiak banatu zituzten eskola komunitatea (ikasleak, familiak, ikastetxeko langileak) osatzen dutenen artean. «Orduan konturatu ginen zerbait gaizki egiten ari ginela», adierazi zuten arduradunek. Hain zuzen, ikasleen ia %82k aitortu zuten patio garaian kirola praktikatzen ez zutela, baina eskolatik kanpo ia %70ek kirola astean hiru orduz baino gehiago egiten zutela zioten.
Behin datuak aztertuta, ikasgeletako ordezkariak bildu eta «proposamen koherenteenak» irakasleei aurkeztu zizkieten. Eskakizunen artean lagunekin lasai egoteko leku gehiago eta hainbat zonalde kirol desberdinetara bideratzea zeuden. Halaber, txapelketak antolatzeko eta zelaia berritu eta txukuntzeko beharra ere plazaratu zuten.
Ekarpen horiei esker osatu dute egungo patio berria. «Argi genuen kirol mota desberdinak sustatu behar genituela eta patioa inklusiboagoa bihurtu behar genuela, aniztasunari eta nesken agerikotasunari begira», nabarmendu zuen ikastetxeko zuzendariak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.